Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2017/10/02

2017eko Pasaiako kirol kluben ohiko/ez-ohiko eta arrauna sustatzeko jarduerarako diru-laguntzak

Epea: urriaren 3tik azaroaren 1 arte

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak jakinarazten du 2017ko kirol diru-laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea irekita dagoela urriaren 3tik azaroaren 1 arte, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoaren baitan.

Eskaerak HAZeko bulegoetan aurkeztu behar dira, beharrezkoa duten dokumentazioarekin batera .

Arren eskatzen dizuegu eskaerak aurkezteko epea errespetatzeko, beranduago aurkeztuz gero ezin izango baitira bideratu.

Halaber, gogorarazten dizuegu dokumentazioa hasieratik eta bere osotasunean aurkeztu behar dela, azterketa eta diru-laguntzen ordainketa ez atzeratzeko.

Azkenik, gogoan izan aurkeztutako balantzea justifikatzeko, gainerako dokumentuekin batera, fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu behar direla. 

Zalantzak argitzeko, 943-344034 telefonora deitu, HAZeko bulegoetatik pasa.