Eduki publikatzailea

20-21 ikasturterako aurrematrikulazioa epea Pasaia Oinarrizko Lanbide Heziketan

Ekainaren 1etik 19ra

Ekainaren 1etik ekainaren 19ra zabalik egongo da gure ikastetxean izena emateko epea datorren ikasturterako.

15 urtetik gorako gazteek eskaintzen ditugun heziketa zikloetan izena emateko aukera dute: Etxebizitzen Mantentze-lanak (Iturgintza-Beroa) eta Sukaldaritza eta Jatetxe-arloa.

20-21 ikasturtean matrikulatu eta plaza izateko baldintzak hauek dira:

  • 15 eta 17 urte bitarteko gaztea izatea.  18 urtetik gorakoak sartu ahalko dira, plaza librerik izanez gero.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua ez izatea.

Informazio gehiagorako edo ikastetxea ezagutzeko bisita bat hitzartzeko, jarri gurekin harremanetan: