Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/08/13

Pasaiako Udalak bigarren deia egin du “PASAIAN EROSI” kanpainako bonuak nahi dituzten establezimenduentzat.

Eskaerak aurkezteko epea, irailaren 10a arte.

Lehenengo deialdian ezarri ziren baldintza berak bete behar dituzte, eta horiek GAOren 2020ko ekainaren 17an argitaratutako oinarrietan jasota daude.

Bigarren deialdi honetarako Udalak erabaki du, edozein arrazoi zela medio, aurretik atxiki ez ziren merkatariek bigarren aukera bat izan dezaten.
Bigarren deialdiaren onarpenaren berri aldizkarian argitaratu eta gero, aukera honetan atxikipena agertu nahi dutenek irailaren 10erako epea izango dute horretarako. Lehenengo deialdian 20 establezimendutik gora izan ziren “Pasaian Erosi” bonuen kanpainan parte hartu zutenak, eta uztailaren erdi aldetik aurrera, kontsumitzaileek aukera izan dute bonuak eskuratu eta trukatzeko, ordura artean atxikipena agertu zuten establezimenduetan.
Bigarren eta azken deialdi honetan establezimenduak txertatzen diren heinean, ekimenean parte hartuko duten establezimendu berriak webean eguneratzen joango dira. Interesdun guztiek egin dezakete eskaera, oinarrietan ezartzen dituzten baldintzak betetzen dituztela, era elektronikoan Udalaren webaren bitartez, edo modu presentzialean HAZeko bulegoetan.

 

Establezimenduak ekimenera batzea.

Eskaerak, ahal dela, Udalaren Erregistro Elektronikoan (on-line) edo Herritarren Arreta Zerbitzuan HAZ (aurrez aurre) egingo dira. Informazio gehiago: Eskaera-orriak, Prozedura administratiboa eta Erregistro Elektronikoa.

Horrez gain Laurak Bat elkartearen bulegoetan egin daitezke baita ere. Laurak Bat Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartea kanpaina honen erakunde laguntzailea izango da, sektorearen zati handiena ordezkatzen duelako. Elkartearen lana izango da bonuen kudeaketa eta horien justifikazioa egiaztatzea.

Establezimenduek eskaerak irailaren 10a baino lehen egin beharko dituzte.

Ekimen honen arauak uzatailaren 28an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira.