Argitaratze-data: 2020/02/06
Bigarren bertso-tailerra LH4 – DBH1 bitarteko ikasleei zuzendua
Otsailaren 14an San Pedroko liburutegian
Pasaiako Udalak Pasai San Pedroko liburutegian bigarren bertso-tailerra antolatu du Eider Perez trintxerpetarrak gidatua, otsailaren 14an 18:30etik 19:30era.
Saioa LH4 – DBH1 bitarteko ikasleei zuzendua dago eta ez da aurretiaz izenik eman behar.
Eduki guztiak taldekako jolas eta dinamizazio bidez landuko dira. Metodologia gertukoa eta ludikoa erabiliko da, eta ikasleek duten jakintza hartuko da kontuan.
Aurrera begira saio gehiago antolatzeko aukera ere aztertuko da egun horretan.