Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/12/05
12 CM-ko 30. edizioan 280 artistek hartuko dute parte
Abenduaren 12tik urtarrilaren 18ra, San Pedron
12 CM erakusketaren 30. edizioa bertan dugu, eta San Pedroko Udal Aretoan formatu txikiko artelanak izango dira ikusgai.
Aurtengo edizioan parte hartzeko 280 artistak baino gehiagok eman dute izena. Aniztasuna izango da edizioaren ezaugarririk nagusiena, izan ere, arte-diziplina eta teknika ugaritako lanak jaso dira: pintura, eskultura, argazkigintza, serigrafia, bideoa eta teknika mistoak, besteak beste.
Aurtengo kartelean duela 30 urte erakusketa hau sortzen lagundu zuten artistetako batzuk ditugu: Ricardo Iriarte eta Carlos Inda donostiarrak.
Erakusketa San Pedron izango da ikusgai 2025eko abenduaren 12tik 2026ko urtarrilaren 18ra arte. Jarraian, otsailaren 7tik 23ra Hendaian; eta martxoaren 28tik apirilaren 12ra Arguedasen.
Beraz, aurkezpena abenduaren 12an izango da arratsaldeko 19:00etan San Pedroko Udal Aretoan. Sarrera doakoa izango da.







