Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/10/14

12 cm erakusketaren 30. edizioaren prestaketa lanak aurrera doaz

Erakusketan parte hartzeko epea urriaren 31an amaituko da

Pasaiako Udala 12 cm izeneko erakusketaren 30. edizioa prestatzen hasi da, eta parte hartzeko gonbita egin nahi du. 

Parte hartzeko baldintzak:

  1. Parte hartzeko izena eman behar da urriaren 31a baino lehen: IZENA EMAN. Parte hartzeko, gutxienez, 16 urte izan behar dira.
  2. Parte-hartzaile bakoitzak 2 obra aurkeztu beharko ditu, eta horiei dagozkien fitxak bete. Muntaketa errazte aldera, argi eta garbi adieraziko da, oharrak atalean, obrak nola jarri behar diren. Era berean, euskarri bereziren bat behar badute, aldez aurretik adierazi behar da. FITXAK.
  3. Obraren alde batek gutxienez 12 cm neurtu behar ditu, eta gainerako aldeek ez dute neurri hori gaindituko, markoa edo euskarria barne. Erakusketa honen izaerari euste aldera, garrantzitsua da 2. eta 3. baldintzak betetzea. Beraz, ez dira jarriko baldintza horiek betetzen ez dituzten obrak.
  4. Ikus-entzunezkoen proiekzioek 1´ eta 2´´ (minutu bat eta bi segundo) iraungo dute.
  5. Obrak Pasaiako Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailera (Euskadi etorbidea, 61, Trintxerpe) eraman beharko dira azaroaren 22a baino lehen.

Animatu eta parte hartu erakusketa polit honetan!