Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2016/12/14

12 cm. Artelan txikien erakusketa

21. edizioa

Pasai San Pedroko Udal Aretoan 12 cm erakusketaren 21. edizioa egingo da aurten. Urtero bezala, formatu txikiko artelanak izango dira ikusgai.

Aurten bikoiztu egin dugu parte-hartzaileen kopurua, eta 200 artistek baino gehiagok egindako 400 lan inguru egongo dira bertan. Aniztasuna izango da erakusketan nagusi parte-hartzaileei dagokienez, baita obren estilo eta teknikei dagokienez ere: pintura, eskultura, argazkigintza, serigrafia, bideoa eta teknika mistoak erabili dira, besteak beste.

  • Inaugurazioa: 2016ko abenduaren 16ean, 19:30ean
  • Non: Pasai San Pedroko udal-aretoan. Morales Oliver plaza, 3, Pasaia
  • Noiz arte: urtarrilaren 15era arte.
  • Ordutegia: asteartetik larunbatera, 18:30etik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era.
  • Erakusketa itxita egongo da egun hauetan: abenduak 21, 24, 25, 31 eta urtarrilak 1, 5 eta 6.

Herrialde gonbidatua: Turkia.