Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/12/05

12 CM erakusketaren 27. edizioa

San Pedron abenduaren 16tik urtarrilaren 15a arte

12 CM-ko erakusketaren 27. edizioa

Garai honetan ohikoa denez, Pasai San Pedroko Udal Aretoan 12 CM-ko erakusketaren 27. edizioa egingo da aurten, eta urtero bezala, formatu txikiko artelanak izango dira ikusgai.

Aurtengoan ere 180 artistatik gora bilduko dira ekimen honetara. Aniztasuna izango da edizioaren ezaugarririk nagusiena, izan ere arte-diziplina eta teknika ugaritako lanak jaso dira: pintura, eskultura, argazkigintza, serigrafia, bideoa eta teknika mistoak, besteak beste.

Edizio honetako kartela, erakusketa honetan lagun dugun Arguedas herriko Maribel Osta kidearena da.

Erakusketa Pasai San Pedron izango dugu ikusgai, 2023ko urtarrilaren 15a arte. Segidan, otsailaren 1etik 18ra Hendaian; martxoaren 3tik 26ra, Baños de Río Tobían eta apirilaren 1etik 17ra Arguedasen.

  • Inaugurazioa: 2022ko abenduaren 16an 19:00etan. 
  • Non: Pasai San Pedroko Udal Aretoan. Morales Oliver plaza 3, Pasaia 
  • Noiz arte: 2023ko urtarrilaren 15a arte. 
  • Ordutegia: asteartetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara. 
  • Erakusketa itxita egongo da egun hauetan: abenduaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1ean eta 6an.

KATALOGOA