Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/11/06

12 cm erakusketaren 25. edizioa

Parte-hartzeko gonbita

Hemen da 25. edizioa. Zenbakia berezia da, eta erakusketa ere halakoa izatea erabaki dugu, osasun egoerak ahalbidetzen duen neurrian, behintzat. Ez da urte erraza izaten ari inorentzako, eta erakusketarekin gutxienez 12cm-ko argi izpi bat jarri nahi dugu. Horretarako, erakusketa hau berezi egiten duen ezaugarrietako bat bultzatu nahi dugu, hau da, kolektibitatea.

Hori horrela, 12 cm erakusketaren 25. edizioa prestatzen hasi gara, eta parte hartzeko gonbita egin nahi dizugu. Urtero bezala, ahalik eta jende gehienak parte hartzea nahi dugunez, zure inguruko jendea animatu dezazun eskatu nahi dizugu.

Aurten ere parte-hartzaileen izenekin panela egingo dugu. Horretarako, izena eman behar duzu azaroaren 20a baino lehen.

Beti bezala, zorrotzak izango gara parte hartzeko baldintzekin, hau da, tamainari eta obra kopuruei dagokienez. Hori horrela, parte hartzeko baldintza GUZTIAK betetzen EZ dituzten egileen lanak ez dira erakusketan jarriko.

Parte hartzeko baldintzak:

  1. Parte hartzeko, izena eman behar da. Horretarako, inprimaki hau bete behar da.
  2. 2 lan aurkeztu behar dira. Horretarako, inprimaki hau bete behar da.
  3. Telefonoz edo postaz ere egin dezakezu: kultura@pasaia.net helbidean edo 943344034 (luzapena: 915) telefono-zenbakian 9:00etatik 14:00etara. Kontuan hartu ez direla agertuko data horretarako beren parte-hartzea baieztatu ez dutenen izenak.
  4. Gutxienez obraren alde batek 12 cm neurtu behar du, eta beste aldeek ez dute neurri hori gaindituko, markoa edo euskarria barne.
  5. Ikus-entzunezkoen proiekzioek 1´ eta 2´´ iraungo dute (minutu bat eta bi segundo).
  6. Obrak Pasaiako Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailera (Euskadi etorbidea, 61, Trintxerpe) iritsi behar dira abenduaren 4a baino lehen. Obrekin batera obren datuak jasotzen dituen fitxa aurkeztuko da (titulua, teknika eta prezioa). Muntaketa errazte aldera, argi eta garbi adieraziko da, Oharrak atalean, obra nola jarri behar den. Era berean, euskarri bereziren bat behar badu, aldez aurretik adierazi behar da.

Aurten Pasaian ez da inauguraziorik izango, baina aurrerago elkartzeko aukera izanez gero, urtemuga honek merezi duen bukaera eman nahi diogu erakusketari. Hori gauzatzen bada, jakinaren gainean jarriko zaituztegu. Bestalde, Hendaian eta Arguedasen ere jartzea aurreikusten dugu.

Oharra: pasa den edizioan aurkeztutako obrak gure bulegoan jaso ditzakezu. Etortzerik ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, eta bidaliko dizkizugu.

Obrak, gehienez, 6 hilabetez gordeko ditugu bulegoan. Epe horren buruan egileak obrak jasotzen ez baditu, udalak erabakiko du haiekin zer egin. Gerora, beraz, ezin izango dira obrak berriro eskatu.