Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/12/23

Erakusketa 12 CM. 25. urteurrena

San Pedroko Udal aretoan, Abenduaren 26tik urtarrilaren 31a arte

Dagoeneko hemen dugu 25. edizioa. Aurtengoa edizio berezia dugu, batetik, 12cm-ko erakusketak mende laurdena betetzen duelako, eta, bestetik, lehenbiziko aldiz covid-19aren pandemiak sortutako osasun krisi garaian egingo delako. Ez da urte erraza izaten ari inorentzat, eta erakusketarekin gutxienez 12cm-ko argi izpi bat jarri nahi dugu. Eta horretarako, erakusketa hau berezi egiten duen ezaugarrietako bat azpimarratu nahi dugu, erakusketa honen izaera kolektiboa, non 200 artista baino gehiagok beren formatu txikiko artelanak aurkezten dituzten.

Aurreko edizioetan bezala, 12 cm-ko erakusketa Pasai San Pedroko Udal Aretoan (Morales Oliver plaza, 3), Hendaian eta Arguedasen egingo da, 2021eko apirilera arte, eta ohi bezala, formatu txikiko obrak baina kalitate handikoak erakutsiko dira. 
Urtetik urtera parte-hartzaileen kopurua goraka egin du, eta aurten, COVID19a izan arren, artistek ezin hobeto erantzun dute. Aurten ere aniztasuna izango dugu protagonista, aurreko edizioetan bezala. 

Arte motei eta teknikei dagokienez ere, askotariko obrak aurkeztu dituzte: pintura, eskultura, argazkigintza, serigrafia, bideoa eta teknika mistoak, besteak beste.

Gonbidatzen zaituztegu erakusketara: ikusi eta gozatu artelan txikiekin; ez zaizue damutuko joan izana!

PASAIA

  • NON: Pasai San Pedroko Udal Aretoan. Morales Oliver plaza 3, Pasaia
  • NOIZTIK: 2020ko abenduaren 26tik
  • NOIZ ARTE: 2021ko urtarrilaren 31ra arte.
  • ORDUTEGIA: asteartetik larunbatera, 18:30etik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era.
  • ITXITA: Abenduak 24, 25, 31 eta Urtarrilak 1, 6 

HENDAIA

  • Mendizolan. Boulevar de La Mer. Sokoburua auzoa
  • 2021-02-24 / 2021-03-13
  • 10:00-13:00/15:00-19:00 Asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata

ARGUEDAS

  • La Capilla - Plaza Tinglao, 1
  • 2021-03-27 / 2021-04-11 
  • Larunbata: 19:30-21:30
  • Igandea: 12:00-14:00

 

 

PARTE-HARTZAILEAK

PDF (0,2 Mb)