Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2019/12/11
12 CM - Artelan txikien erakusketa
San Pedron, abenduaren 13tik urtarrilaren 19a arte
Pasai San Pedroko Udal Aretoan (Morales Oliver plaza, 3) 12 cm deritzon erakusketaren 24. edizioa egingo da aurten. Urtero bezala, formatu txikiko artelanak izango dira ikusgai.
Urtetik urtera parte-hartzaileen kopurua goraka doa, eta aurten ere handitu da, 260 artistek eman baitute izena. Aurten ere aniztasuna izango dugu protagonista, aurreko edizioan bezala. Parte-hartzaileei dagokienez, aurten azpimarratzekoa da Portugaleko artisten parte-hartze oparoa, baina hori bai, dagoeneko klasikoak ditugun Turkiakoak ahaztu gabe. Arte motei eta teknikei dagokienez ere, askotariko obrak aurkeztu dituzte: pintura, eskultura, argazkigintza, serigrafia, bideoa eta teknika mistoak, besteak beste.
Aurtengo kartelaren egilea aurreko edizioko lehiaketan irabazle izan zen Carlos Ausserladscheider-ena da, eta hurrengo urteko kartela aurten parte hartzen duten obren artean aukeratu ahal izango dute bisitariek.
Erakusketa Pasai San Pedron izango dugu ikusgai 2019ko urtarrilaren 19ra arte. Urtarrilaren 29tik otsailaren 15era Hendaian, eta Arguedasen martxoaren 28tik apirilaren 13ra arte.
Inaugurazioa: 2019ko abenduaren 13an, 19:30ean. Zuzeneko musika eta mokadutxoa izango ditugu.
Non: Pasai San Pedroko Udal Aretoan. Morales Oliver plaza 3, Pasaia
Noiz arte: 2019ko urtarrilaren 19ra arte.
Ordutegia: asteartetik larunbatera, 18:30etik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era.
Erakusketa itxita egongo da egun hauetan: abenduaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1ean eta 6an.
Ordutegia:
- Asteartetik larunbatera: 18:30-20:30
- Igande eta jaiegunetan: 11:30-13:30
Erakusketa itxita
- Abenduak 24, 25, 31
- Urtarrilak 1, 6
HENDAIA – Mendizolan. Boulevar de La Mer. Sokoburua auzoa
2020-01-29 / 2020-02-15
ARGUEDAS - La Capilla - Plaza Tinglao, 1
2020-03-28 / 2020-04-13