Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/11/19

Ekimena: 11 ikastetxe 11 tontor

Urtarrilaren 10 arte

Jarrai ezazu kirolaz familian gozatzen eta igo proposatzen zaizkizun tontorrak, atera argazki bat eta bidali eskolako kiroleko zure koordinatzaileari. Tontor gehienak igotzeak saria du, erronka hau zurea da!

Egoera berrira egokituta, lanean jarraitzen dugu Oarsoaldeko Eskola Kirola antolatzen duten eragile guztiekin batera.

Oarsoaldeko Eskola Kirola Mahaiak, eskola kirolaren egoeraren aurrean ekimen berri eta osasuntsu honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu eskualdeko familia guztiak.

Erronkak gustuko badituzu, hemen duzu zure aukera.

Oarsoaldeko Eskola Kiroleko web orrian, zure ikastetxearen atalean, hainbat mendi tontor igotzeko proposamena ikusgai duzu (https://www.pasaia.eus/eu/eskola-kirola) . Tontor guztietara iritsi zarela frogatzeko aukera izan dezagun, zuk ateratako argazkia ikastetxeko eskola kiroleko koordinatzailearen helbide elektronikora bidali behar duzu.

  • Argazki horretan agertu behar duena derrigorrez: zein tontor den adierazten duen plaka edo paisaia.
  • Argazkian ager daitekeena: Zu edota zure familia Eskola Kiroleko arroparekin,  ikastetxeko kamiseta soilik, mapan nabegazio marka, eguna eta ordua ziurtatuko duen telefono edo ordulari irudia…

11 tontorretatik 6 betetzen dituenak, “11 ikastetxe 11 tontor” egitasmoaren kamiseta berezia jasoko du. 11/11 egin dituenak opari berezia izango du. Urtarrilak 10erarte daukazu 11 tontorrak zureganatzeko epea!

Lotu botak eta goazen mendira!

TONTORRAK

  1. Urdaburu
  2. Igorin
  3. Txoritokieta
  4. Tximistarri
  5. Elorrieta
  6. Urkabe-Arkale
  7. San Markos
  8. Aldura
  9. Arrokaundieta-Mitxintxola
  10. Mendiola
  11. Erroilbide-Txurrumurru
  • PASAIARENTZAKO AUKERAK (Oiartzunekin ez baita mugakide): Ulia (234m)
  • OIARTZUNENTZAKO AUKERAK (Pasaiarekin ez baita mugakide): San Martzial (249m), Erlaitz (497m), Pagoagalarre (339m)

Zalantzak badituzu edo edozein argibide beharko bazenu: eskolakirola@oarsoaldea.eus