Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2021/06/16
“Inguru konprometitua, ahaldundutako gazteak” kanpaina, ikastetxetik kalera
Pasaiako haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko Eskubidean Planaren barnean, Anunciatako DBH 3. mailako gazteek emozioak, gorputza eta lurraldea jokoan jarriz prozesu bat egin dute, espazio publikoarekin harremanetan jorratu dena, eta prozesu horretan elkarbizitza ona sustatzearen garrantzia azaleratu da.
Taldean esperientzia jolas esploratzailea garatuz egin da prozesua, diziplina anitzeko prozesua izan da. Gorputzarekiko erlazioan pentsatzen eta sentitzen dugu, gure lehen lurralde gisa eta gure eguneroko bizitzako lurraldeak nola hautematen ditugun. Betania Mendoza gorputz eta dantza terapietan adituaren eta Izaro Mariezkurrena sortzailearen gidaritzapean, biak Pasaiako bizilagunak dira.
Parte hartu duten DBH 3ko gazte taldearen hitzak:
“Prozesu bat egin dugu gure egunerokotasunean ingurua nola sumatzen dugun, sexu-genero sozializazioa, jatorria, adina...aintzat hartuta, espazio horiekiko esangura birdefinituta eta gorputza bizi garen lurraldean sentitzen ditugun indarkeria egoeretatik aldendu eta tratu eta elkarbizitza ona sustatzeko gure komunitatean. Hori dela eta, prozesua amaitzeko, komunikazio kanpaina bat egin nahi izan dugu, gure komunitateko kide helduak kontzientziatzeko, antxotarrak eta pasaitarrak jabearazteko begirada jar dezaten guregan, adi egon gaitezen eta bizitzako garai honetan gure bidelagun izaten jakin dezaten, komunitate gisa”.
Prozesua dinamizatu duten Mendoza eta Mariezkurrenaren hitzak:
Prozesu horren helburua zen taldea gai izatea eguneroko bizitzako inguruneetan gertatzen zaienari buruzko hausnarketa egiteko, hortik aurrera elkarrizketa hurbil, maitekor eta atsegina berreraiki ahal izateko, bizi diren ingurunearekiko dituzten beharrak zein diren adieraz zezaten.
Eta, era berean, gai izan zitezen ulertzeko zer sentitzen duten, nola sentitzen duten, eta zergatik sentitzen dituzten emozio horiek.
Proposamen hau aukera bat da, espazio publikoak gure emozioen, sentsazioen eta sentimenduen bitartekari gisa birpentsatzeko. Horrez gain, aukera ematen du ohartzeko ze inportantea den gure pentsamenduen eraikuntzak gugan duen eraginari buruzko gogoeta kontzientea egiteak.
Ezin diogu entzungor egin aldarrikapen horri; orain helduoi dagokigu gogoeta egitea ingurune enpatikoagoak eta konprometituagoak sortzeko moduari buruz; eta, komunitate gisa, geure gain hartzea haztea gizarte-erantzukizuna ere badela.
Esku-hartze hau Pasaiako Udaleko Eskubidean Planak sustatu du eta Genero indarkeriaren aurkako Estatu-Ituneko laguntza izan du.
“Inguru konprometitua, ahaldundutako gazteak”