Euskararen erabilera sustatzeko plana
Plan estrategikoa eta Kudeaketa-plana
Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzekoa den otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuaren 17. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz, euskal sektore publikoko entitate bakoitzak bere Plan estrategikoa landu eta onartuko du plangintzaldi bakoitzaren lehenengo urtean, bere barne-antolamenduko arauei jarraituz. Onartu ondoren, erakundearen web atarian argitaratu beharko da.
Dekretu bereko 20. artikuluari jarraikiz, plangintzaldi bakoitzean gutxienez bi aldiz, euskal sektore publikoko erakunde bakoitzak plan estrategikoa garatzeko kudeaketa-plan bat edo batzuk egin eta onartuko ditu. Onarpen hori barne antolakuntzako arauek diotenari jarraituz egingo da. Onartu ondoren, erakundearen web atarian argitaratu beharko dira.
Nola Plan estrategikoa, hala Kudeaketa-plana Pasaiako Udalbatzak onartu zituenez irailaren 24ko udalbatzarrean, aurreko paragrafoetan ezarritakoa betez, web atarian argitaratuko dira biak.