Publicador de contenidos

Fecha de publicación: 30/07/2024

Los fuegos artificiales del día de San Ignacio pondrán fin a las fiestas de Pasaia

Como cada año, la retransmisión de los fuegos artificiales del 31 de julio cerrará el ciclo de fiestas.

Aurten ere, San Inazio eguneko su artifizialek amaiera emango diete Pasaiako lau barrutietako jaiei.

Uztailaren 31n 22:30ean abiatuko da ikuskizuna, Buenavistako kaitik jaurtiko den pirotekniarekin. Ordu horretatik aurrera, askotariko koloreek argituko dute badiako zerua, San Pedro, Antxo, Trintxerpe eta Donibaneko jaien zikloa ixteko.

Ekainaren 23an eman zien Pasaiako Udalak abiada herriko jaiei, Donibaneko Santiago plazan erraldoi berriak aurkezteko antolaturiko emanaldiarekin. Horren ondotik abiatu ziren lehenik Sanpedroak, San Ferminak ondoren, Karmenak jarraian eta Santioak azkenik. Donibaneko jaien bukaerarekin (bihar bertan amaituko dira) emango zaie amaiera 2024ko Pasaiako jai ofizialei.