Ekifit

EKIFIT PASAIA 2021

Zer da?

Egitasmo bat da, Gizarteratze Arloko ekipamendu eta bizitokien barruan dauden gizarteratzeko egoitza-zentroetako pertsonei Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren praktika egiteko aukera zabaltzeko eta bultzatzeko.

Zein dira helburuak?

  • Pasaian dauden Gizarteratze Arloko ekipamenduetako arduradun eta langileekin harremanetan jartzea, lehenik eta behin, Pasaiako Badia Aktiboko estrategiaren berri emateko. 
  • Erabiltzaileen beharrak eta aukerak aztertzea.
  •  JKOZeko orientatzaileak egun indarrean dauden zerbitzuak eskaintzea eta egoitza bakoitzean egingarri diren plangintza aktibo eta osasuntsuak inplementatzea bertako langileen bidez.
  • Egoitzak berak antolatutako programari esker, Jarduera Fisikoarekin eta kirolarekin herrian eta inguruan lotuta dauden  hainbat baliabide ezagutzea eta komunitarioak diren bestelako programetan loturak egiteko aukera izatea.

Norentzat da?

Pasaiako Gizarteratze Arloko ekipamendu eta bizitokien barruan dauden inklusiorako egoitza-zentroetako pertsonentzat. 
Oraingoz, Portuenea eta Itsasetxeko egoitzetako erabiltzaileek hartuko dute parte.

Nola antolatzen da?

  1. JFKOZeko orientatzailea Pasaiako Gizarteratze Arloko ekipamendu eta bizitokien barruan dauden inklusiorako egoitzetako arduradunekin jarriko da harremanetan.
  2. Egoitza bakoitzeko arduraduna bertako erabiltzaileen erantzule izango da jardueretan.
  3. JFKOZeko orientatzaileak plangintza aurkeztu eta jarduera bakoitzeko lehen saioak dinamizatuko ditu.
  4. Ondoren, egoitzetako arduradunek saioak dinamizatzeko laguntza teknikoa behar badute, JFKOZeko orientatzailearekin harremanetan jarriko dira.
  5. Datorren ikasturterako balorazioa egin eta programa zehaztuko da ekainaren amaieran.

Noiz eta non?

  • Aurkezpena: maiatzaren 18an.
  • Saioak: maiatzaren 25etik ekainaren 29ra.
  • Jardueraren araberako gunea. Egutegi honetan duzue ikusgai:

Nola parte hartu?

Egoitza bakoitzean izendatuko den arduradunaren bitartez izapidetuko da eta doakoa izango da.

Materiala eta praktikarako eremuak:

Materiala egoitzek eta Udalak bermatuko diete erabiltzaileei.
JFKOZeko orientatzailea arduratuko da erreserbez praktika eremuan.

Arautegi orokorra:

  • Asistentzia bermatzea garrantzitsua da
  • Parte hartzea sustatzeko parte-hartze liga bat jarriko da martxan, beharrezkoa ikusiz gero.
  • Egoitzetako arduradunen eta JFKOZeko orientatzailearen arteko komunikazioa telefono mugikorraren bidez edo e-posta bitartez egingo da.
  • B plana: alerta meteorologikoa eta ingurumen baldintza txarrak izanez gero, Aranederreko frontoia asteartero erreserbatuta egongo da jarduera fisiko edota kirol praktika bermatzeko.

COVID protokoloa

  • Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da, indarrean dauden arauen arabera.
  • Taldeak eta pertsonen arteko distantziak indarrean dauden neurrien baitan antolatuko dira.
  • Egoitza bakoitzeko arduradunak bertaratzen direnei gel hidroalkoholikoa eskuragarri jarriko die.