Apirilak 28: Donibaneko liburutegiaren inguruko prozesu parte-hartzailearen hasiera

Datorren ostegunean, apirilaren 28an, bilera irekia egingo da herritarrekin, liburutegi berriaz hitzegiteko. Bertan kultura zinegotziak eta bertako liburuzainak 2017ko hasieran irekiko den liburutegi berriari buruzko informazioa emango dute, eta herritarren galderak erantzungo dituzte.

Donibaneko liburutegi berria kirolgune berriaren eraikenean irekiko da eta bertan herritarrekin eta eragileekin elkarlanean parte-hartze proiektua landu nahi da. Ohar honen bidez, deialdia egiten die udalak herritar guztiei bileran parte hartzeko.

  • Apirilak 28, osteguna
  • 19:00
  • Oraingo liburutegian