Arrokaundietako aterpea
ARROKAUNDIETA ATERPETXEA
Aterpea Jaizkibel mendian dago kokatuta. Bere inguruak aukera ezin hobeak eskaintzen ditu naturaz gozatu ahal izateko. Piraten munduan girotuta dagoen aterpe honek 48 ohe, 2 logela txiki bikoitz, sukaldea, jangela, egongela, berogailua, komunak eta dutxak ditu solairu guztietan. Horretaz gain, ludoteka, berdeguneak, aparkalekua, liburutegia, telebista, bideoa eta DVDa ere baditu.
Aterpeak 3 aukera ematen ditu: librea (elkarteak), ostatua (otordu guztiak) eta programak (piraten etxea eta piraten abenturak).
Arrokandietako aterpea
GI 3440 errepidea, 4. km
20110 Pasai Donibane
943-270033
idazkaritza@urtxintxa.eus
Piraten abenturak
Hainbat erakunderekin antolatzen diren udalekuak dira. Aurten, programa hauek antolatu dira Nafarroko hainbat herrirekin:
- Piraten udalekuak, 6-9 urte bitartekoentzat.
- Kortsarioen kanpaldiak, 9-12 urte bitartekoentzat.
- Kostaldeko udalekuak, 12-14 urte bitartekoentzat.
- Udalekuak Kantaurin, 14-16 urte bitartekoentzat.
Uztailean eta abuztuan egingo dira.
Piraten etxea
Eukal kortsarioak eta piratak oinarri, euskara eta ingurumena lantzeko egitasmo ludiko didaktikoa da. Haurra fantasia eta jolasaren munduan murgilduz, helburu hezitzaileak lortzeko egonaldia da.
Arrokandietako piraten eskutik, itsas munduaren ezagutza lantzen da: abesti piratak, loro jolasa, altxorraren bila, txalupan bira, piraten ludoteka, Lord John Gotorleku historikoa, bisita ontziolara garai bateko ontzigintza eta itsasoko tresnak ezagutzeko, pirataz mozorrotu...
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua dago.
Aplikazio habiaratuak
Tasak - 01- Orokorra
TASAK
Indarreko Zerga Ordenantzen arabera (sakatu atal bakoitzean xehetasunak ikusteko):
| Deskribapena | Kopurua | Salneurria |
|---|---|---|
Tasak - Piraten etxea A
| Deskribapena | Kopurua | Salneurria |
|---|---|---|
Tasak - Piraten etxea B
| Deskribapena | Kopurua | Salneurria |
|---|---|---|
Tasak - Piraten etxea C
| Deskribapena | Kopurua | Salneurria |
|---|---|---|
Tasak - 17-25 urte
| Deskribapena | Kopurua | Salneurria |
|---|---|---|
Tasak - 16 urte arte
| Deskribapena | Kopurua | Salneurria |
|---|---|---|
Tasak - 26 urtetik gora
| Deskribapena | Kopurua | Salneurria |
|---|---|---|
Arrokaundietaren inguruan argitaratutako azken berriak
Barruti batzarretan jasotako bizilagunen kezkei erantzunez, Udalak Aldundiari eskatu dio zaratak eta emisioak gutxitzeko neurriak aztertzeko
Argitaratze-data: 2026-04-09
Udalak zuhaitzen berritze eta landaketa lanak egin ditu herriko hainbat gunetan
Barrutikako jarduketen berri eman dute arduradunek
Argitaratze-data: 2026-04-08
Basauriko emakume baten hilketa matxista salatzen dugu
Pasaiako Udalaren adierazpen instituzionala
Argitaratze-data: 2026-04-04
Kirolean euskara sustatu eta genero-berdintasuna lantzeko egitasmoa, Pasaian
Egitasmoaren nondik norakoak bideo batean aurkeztu dituzte
Argitaratze-data: 2026-04-07
Ekarpenak aurkezteko epea, 2026ko apirilaren 27a arte
Argitaratze-data: 2026-04-01






