Azalpenak
BERTAKOENTZAKO APARKATZEKO TXARTELAREN ESKAERA
FAQ-aparkalekua
OHIKO GALDERAK (FAQ)
Pasaian ibilgailu automobilak ugaritzen ari direnez, bide publikoan aparkatzeko erabiltzen den espazioa urria da, gidarien eskari gero eta handiagoari erantzuteko.
Gainera, trafikoak eta aparkamenduak eragin argia dute herrietako ingurumen- eta bizi-kalitatean. Beraz, komeni da horiek behar bezala arautzea; ibilgailuen zirkulazioa behar beste arintzeko, garraio publikoaren erabilera sustatzeko, eta aparkalekuen erabilera ekitatiboa lortzeko, kaleetako oinezkoen erabilerarekin bateragarri eginez.
Pasaiako Udalak ez zuen lau barrutietako ibilgailuen aparkamendua arautzeko ordenantza orokorrik; beraz, araudi bat onartu beharra zuen, egoera antolatzeko eta espazio publikoaren erabilera optimizatzeko.
Ordenantza honen xedea da herrian erabilgarri dauden aparkalekuak arautzea, Pasaian bizi direnentzat erreserbatutako plazak eta aparkaleku mugatuko plazak finkatuz; horrela, ondasun urri baten (aparkalekuaren) erabilera optimizatzeko; eta lurrazaleko aparkaleku erabilgarrien banaketan ahalik eta ekitate handiena lortzeko, bertakoen ibilgailuei lehentasuna emanez.
HEMEN kontsulta daiteke ordenantza.
Hasieratik, herritarren proposamenak jaso ditu araudiak. Horretarako, parte-hartze dinamika bat jarri zen martxan. 2024ko ekainean batzar irekiak egin ziren Pasaiako lau barrutietan, bizilagunei ordenantzaren lehen proposamenaren berri emateko eta herritarren ekarpenak jasotzeko. 200 pasaitarrek baino gehiagok parte hartu zuten bilera horietan. Bilerez gain, herritarrei kontsulta egin zitzaien formularioen bidez (paperezko nahiz online formularioen bidez) (120 formulario inguru jaso ziren).
Batzar guztiak amaituta, ekarpenak egiteko epe orokorra zabaldu zen 2024ko uztailaren 15era bitarte.
Behin ekarpen horiek guztiak jasota, horiek txertatu eta azken proposamena lantzeari ekin zion Udalak.
Parte-hartze prozesuaren emaitzak herritarrei itzultzeko eta ordenantzaren azken testua aurkezteko asmoz, beste bilera sorta bat antolatu zen 2024ko urrian lau barrutietan.
2024ko azaroaren 26an izandako ohiko osoko bilkuran, Pasaiako Udalbatzak ofizialki onartu zuen Aparkalekuaren Ordenantza berri. Erabaki hori jendaurrean jarri zen, ordenantza aztertu, eta egoki iritzitako erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko. Jendaurreko epea amaituta, Udalbatzak 2025eko martxoaren 25eko osoko bilkuran aurkeztutako alegazioak ebatzi eta ordenantza behin betikoz onartu zuen.
Ordenantza 2025eko maiatzaren 7an argitaratu zen GAOn, eta ordutik Pasaiako Udalak faseka ezarri du.
- Lehen fasea 2025eko uztailaren 7an hasi zen (S-D2, S-SP2 eta S-T2 sektoreak).
- Bigarren fasea 2025eko abuztuaren 9an jarri zen indarrean (S-A1 sektorea).
- Hirugarren eta azken fasea 2025eko abenduaren 15etik aurrera jarri zen indarrean (S-D1, S-SP1 eta S-T1 sektoreak).
2026ko urtarrilaren 9tik Udaltzaingoak zehapenak ezartzen dizkie araudia betetzen ez duten ibilgailuei, lehen aipatutako sektore guztietan.
- Bertakoentzako bakarrik: plaza horiek «B» eta «R» markekin eta marra eten zuriekin seinaleztatuta daude, edo hori adierazten duten seinale bertikalekin, trafikoaren arloan indarrean dagoen legediaren arabera.
- Mistoak: bertakoentzat dira beti, baina bisitariek ere aparkatzeko aukera dute astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 07:00etatik 19:00etara.
- Oinezkoentzako guneetako aparkaleku bereziak: sektore horri dagokion bertakoen txartela duten ibilgailuak bakarrik aparkatu ahal izango dira honako ordutegi hauetan: neguan (urriaren 1etik martxoaren 31ra) 19:00etatik 08:30era; udan (apirilaren 1etik irailaren 30era) 21:00etatik 09:00etara.
- Aparkatzeko denbora mugatua dutenak: edozein ibilgailuk aparkatu ahal izango du eremu bakoitzerako ezartzen den gehieneko denbora mugarekin, eta betiere ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 08:00etatik 18:00etara. Ordutegi horretatik kanpo, plaza horiek eremu horri dagokion araudiaren arabera arautuko dira. Plaza horiek marra eten urdinekin seinaleztatuko dira, edo hori adierazten duten seinale bertikalekin, trafikoaren arloan indarrean dagoen legediaren arabera.
- Plaza libreak: plaza horiek ez dute seinalizazio berezirik, edota seinalean ez da muga berezirik jasotzen.
Bai, eta ordenantzatik kanpo daude:
- Autobus edo taxi-geltokiak.
- Mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako plazak, behar bezala seinaleztatuak.
- Zamalanetarako erreserbatutako plaza seinaleztatuak, lan horietarako ezarritako ordutegian. Zamalanen ordutegitik kanpo, plaza horiek eremu horri dagokion araudiaren arabera arautuko dira (bertakoentzat edo libreak).
- Ibilgailu elektrikoak kargatzeko erreserbatutako plazak.
Bertakoentzako bakarrik diren plazetan sektore jakin horretarako balio duen bertakoen txartela duten ibilgailuek aparkatu dezakete (S-D1, S-D2, S-SP1, S-SP2, S-A1, S-T1 eta S-T2).
Bai. Bertakoen txartela eskuratu behar da. Txartel hori bereizgarri bat da, eta ibilgailuak dagokion eremuan aparkatzeko baimena duela identifikatzeko balio du. Txartela izapidetzeko kostua Udalaren Ordenantza Fiskalean finkatzen da (38,02 € 2026an).
Online izapidetu daiteke Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez, edo aurrez aurre HAZ bulegoetan, behar den dokumentazioarekin.
Oro har, etxebizitzan erroldatutako pertsonen ohiko ibilgailuetarako txartelak ematen dira (betiere eskatzailearen helbidea eta ibilgailuaren helbidea berdinak badira eta baldin eta bertan gidabaimena indarrean duen pertsona-kopuru hori badago gutxienez. Kontrako kasuan, gidabaimena indarrean duten pertsona adina bertakoen txartel emango dira). Etxe bakoitzeko gehieneko kopurua honako hau da: etxebizitzan pertsona bat baldin badago erroldatuta, txartel 1; etxebizitzan 2-4 pertsona badaude erroldatuta, 2 txartel; etxebizitzan 5 pertsona edo gehiago badaude erroldatua, 3 txartel.
Bai, aparkaleku-erregulazioak egun osoan aplikatzen dira, seinaleztapenean bestelakorik adierazten ez bada.
Eremu libreetan edozein egunetan eta edozein ordutan aparka daiteke.
Eremu mistoetan bertakoak ez direnek aparkatu dezakete, baina sektore bakoitzean seinalearen arabera aplikatzen diren ordutegiei edo denbora-mugei lotuta (07:00 – 19:00 ordutegian, edota 5, 10 edo 30 minutuz).
Bertakoentzat bakarrik diren eremuetan ezin dute bertakoak ez direnek aparkatu, baimenduta dauden bertakoek bakarrik aparkatu ahal izango dute.
Zerbitzu profesionaletako ibilgailuek ordenantza errespetatu beharko dute, eta, oro har, ez daude salbuetsita, nahiz eta baimen puntualak egon daitezkeen Udalak adierazitako kasu zehatzetan (obrak, etxe-aldaketak, larrialdiak, etab.).
Egoera horietarako, Udaltzaingoari kontsulta egin behar zaio: 943 00 43 00.
Ez. Pasaian aparkatzea doakoa da bertakoentzat zein kanpotarrentzat.
Ordenantzaren ondorioetarako, bertakotzat hartzeko baldintza hauek bete behar dira: Pasaian erroldatuta egotea aparkatzeko txartela nahi den sektorean, eta ordenantzan ezarritako baldintzak betetzea (gidabaimena indarrean izatea, ibilgailuaren dokumentazioa, asegurua, IAT, udal-betebeharrak egunean izatea, etab.).
Txartela eska dezakezu, baldin eta ibilgailuaren titularra eta eskatzailea helbide berean erroldatuta bazaudete eta zuen artean legezko harreman argia badago (lehen edo bigarren mailako ezkontza-ahaidetasuna edo odol-ahaidetasuna, edo, hala badagokio, gidaria kuradorea, legezko tutorea/zaintzailea edo ibilgailuaren jabeari laguntzeko eginkizunak dituen soldatapeko pertsona bada).
Ez du axola. Txartela eska dezakezu sektoreko etxebizitzan erroldatuta bazaude eta baldintzak betetzen badituzu.
Pasaiako udalerrian erroldatutako eta Udalean legeztatutako jarduera ekonomiko bat duten udalerriko saltokiek eta/edo enpresek merkatarien txartela lortu ahal izango dute, baldin eta ibilgailua jarduera ekonomikoaren funtzionamendurako nahitaezko lan-tresnatzat har badaiteke.
Gainera, enpresako ibilgailu bat ohiko moduan erabiltzen dutenek ere eskatu ahal izango dute bertakoen txartela (betiere etxebizitza bakoitzeko bereizgarrien gehieneko kopurua gainditzen ez badute eta enpresak ohiko ibilgailu gisa lanorduetatik kanpo erabiltzea onartzen badie).
Ez, lehengo txartela duten bizilagunek ere eskatu beharko dute txartel berria, aurreko horrek ez baitu balio araudi berrirako. Txartel berriek kolore berdexka dute.
Arau-haustetzat hartuko da ordenantza honetako edozein erabaki ez betetzea. Arau-hauste horiek arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke. Ordenantzan kontsultatu daitezke.
Fase bakoitzean argitaratutako albisteak
1. FASEA
Aparkatzeko bertakoen txartelak eska ditzakete dagoeneko lehen sektoreko bizilagunek
Azkuene 42ko, Donibane kaleko nahiz San Pedroko Torreatzeko bizilagunei eragingo die lehen faseak
Argitaratze-data: 2025-05-21
2. FASEA
Antxoko Luzuriagako aparkalekuan plaza libre gehiago jarri ditu Pasaiako Udalak
Bertakoek parking osoan aparkatzeko aukera izaten jarraituko dute, eta gauetako lehentasuna mantenduko dute
Argitaratze-data: 2025-11-21
Aparkatzeko bertakoen txartelak eska ditzakete dagoeneko antxotarrek
Eskaerak abuztuaren 8ra bitarte aurkeztu ahalko dira
Argitaratze-data: 2025-07-14
3. FASEA
Aparkalekuko azken faseko guneetan abisuak jartzen hasi dira gaizki aparkatutako ibilgailuei
Donibane, Trintxerpe eta San Pedron gaizki aparkatuta dauden ibilgailuei abisuak jartzen hasi dira. Isunak urtarrilaren 9tik aurrera jarriko dira
Argitaratze-data: 2025-12-15
Errefortzua ezarriko da Trintxerpe-San Pedroko HAZen bertakoen txartelak banatzeko
Zenbait egunetan arratsaldez ere zabalik izango da bulegoa
Argitaratze-data: 2025-11-24
Hirugarren faseko bizilagunek dagoeneko eska ditzakete bertakoen txartelak
Eskaerak online edo HAZ bulegoetan aurkez daitezke
Argitaratze-data: 2025-10-24
Beste albiste batzuk
Aparkalekuko azken faseko guneetan abisuak jartzen hasi dira gaizki aparkatutako ibilgailuei
Donibane, Trintxerpe eta San Pedron gaizki aparkatuta dauden ibilgailuei abisuak jartzen hasi dira. Isunak urtarrilaren 9tik aurrera jarriko dira
Argitaratze-data: 2025-12-15
Antxoko Luzuriagako aparkalekuan plaza libre gehiago jarri ditu Pasaiako Udalak
Bertakoek parking osoan aparkatzeko aukera izaten jarraituko dute, eta gauetako lehentasuna mantenduko dute
Argitaratze-data: 2025-11-21
Hirugarren faseko bizilagunek dagoeneko eska ditzakete bertakoen txartelak
Eskaerak online edo HAZ bulegoetan aurkez daitezke
Argitaratze-data: 2025-10-24
Udalak ez du kobratuko bertakoen txartela mantentzeagatiko tasarik hurrengo bi ekitaldietan
Erabakiak helburu du txartelen izapidetzearen atzerapenei erantzutea eta herritarrak aparkaleku-sistema berrira egokitzea erraztea
Argitaratze-data: 2025-10-20














