Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/01/14
Zinema Txikiaren lehen emanaldia, urtarrilaren 17an Donibanen
Grintx filma ikusteko gonbidapenak Bibe.me plataforman hartu behar dira
Urte berriarekin, Zinema Txikia egitasmoaren edizio berri bat martxan jarriko da aste honetan. Gabonei agur esaten ari garen honetan, Gabonekin harremana duen film bat ikusteko aukera izango dute Pasaiako haur eta nerabeek: Grintx.
Urtarrilaren 17an, larunbata, 17:30ean Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan proiektatuko da pelikula, euskarazko bertsioan.
Gonbidapenak aldez aurretik erreserbatu beharko dira Bibe.me plataforman.
Filma Pasaia Lezo Lizeoko LH2ko ikasleek aukeratu dute. Motoraz joateko aukera egongo da Trintxerpeko ontziralekutik 17:00etan eta Pasai San Pedrotik ere pasako da.







