Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/11/24

ZERO ZABOR URETANek 3.000 pertsona mobilizatu ditu 2025ean

Hezkuntza, parte-hartzea eta ekintza kolektiboa: ikasleak, auzokideak, merkataritza eta elkarteak itsasoa zaintzaren eta hondakinen prebentzioaren alde

Azaroaren 24an, MATER Ontzi Museo Ekoaktiboan ospatu da ZERO ZABOR URETAN 2025 ekitaldia, Europar Batasuneko Hondakinen Prebentziorako Astearen baitan.
Topaketak erakundeetako ordezkariak eta kanpainan parte hartu duten eragileak batu ditu, ekimen honen emaitzak balioan jartzeko gune bat eskainiz. Izan ere, egitasmo hau itsas zeharkaldi bat baina harago doa: itsasoaren eta hondakinen prebentzioaren aldeko mugimendu sozial bat da.

Ekitaldian bertaratu dira elkarlanean aritu diren erakundeen ordezkariak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Pasaiako Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia, baita ikastetxe, fundazio eta boluntario sareko parte-hartzaileak ere. Iraitz Pazos, Ingurumen zinegotzia bertan izan da.

Zazpi edizio egin ondoren, ekimen hau hausnarketarako, ikaskuntzarako eta ekintzarako prozesu kolektibo gisa sendotu da itsas hondakinen aurrean. Milaka pertsonak —batez ere haur, nerabe eta gazteek— parte hartu dute, argi utziz indarrak elkarlanean batzen direla eta keinu bakoitzak baduela eragina. ondakin onena sortzen ez denaren mezua hedatzeko.

Hezkuntzaren bultzada: 1.000 ikasle baino gehiago inplikatuta

Martxotik aurrera, MATERek geldialdia egiten duen 8 udalerrietako 11 ikastetxek parte hartu dute itsas-hondakinen inguruko hitzaldi-tailerretan. Saio hauetan, ikasleak bihurtu dira itsasoaren zaintzaren protagonistak, arazoa jatorritik aztertuz eta irtenbide errealak landuz.​
Tailerren ondoren, ikasleek mezu aldarrikatzaileak sortu zituzten, eta Zabor eta Bio itsas
erraldoiekin batera, ibiltari izan diren erakusketak osatu dituzte portuz portu ekainera arte,
komunitate osoan ingurumen-kontzientzia zabalduz.

Ni Itsas Zaindari: Merkataritza itsasoaren alde

Ikasleen mezuak 434 tokiko merkatariren erakusleihoetara iritsi ziren, 17 udalerriko merkataritza elkarteen bidez bultzatuak, eta kanpainaren oihartzuna handitu zuten, herritar guztiengana gerturatuz MATER 8 udalerrietara heldu aurretik.

Sare-lan horrek agerian uzten du hondakinen prebentzioa eta itsasoaren zaintza lurralde osoko gizarteak, hezkuntzak eta merkatal esparruak bere eginda dituen helburuak direla.

Bidaia bat ikusezina ikusgarri egiteko

Bere jatorrizko portutik abiatu ondoren, MATER Ontzi Museo Ekoaktiboak Bilbo, Portugalete, Bermeo, Ondarroa, Mutriku, Hondarribia, Getaria eta Pasaia bisitatu ziren, portu bakoitza laborategi herritar bilakatuz.​

Doako jarduera-programa oso bat garatu zen: bisita gidatuak, kaleko antzerki-ibilaldiak, sormen tailerrak, nabigazioak, itsas hondakinen arrantza jardunaldiak, lehorreko hondakin bilketak eta zinema-emanaldien proiekzioak itsasontziko kubiertan bertan.​
Hori guztia 510 eragileren lankidetza eskergarriari esker gauzatu zen: udalak, auzo- eta
kultura-elkarteak, ikastetxeak, merkataritza...

Boluntariotza izan da itsas zeharkaldian zutabe nagusietako bat: 37 pertsonak logistikan eta sentsibilizazioan lagundu zuten, herritarren parte-hartzea erraztuz eta ZERO ZABOR URETAN mezua publiko guztietara hurbilduz.

Ingurumen-inpaktua

Kanpaina bitartean 7.500 hondakin (30 kg baino gehiago) bildu eta aztertu ziren. Plastikoa izan da nagusi %96, itsas ekosistemetan hondakinek duten eraginaren tamaina agerian utziz.