Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/05/04

Pasaiako udako kirol eskaintza 2023

Zabalik dago izena emateko epea

PASAIAKO UDAKO KIROL ESKAINTZA 2023

35 jarduera baino gehiago 3 eta 18 urte arteko haur eta gazteentzat

 

UDA 2023 esku-orria

PDF 0,2 Mb

UDA 2023 Kirol Kanpaina Oarsoaldeko lau udalek osatzen duten Eskualdeko Kirol Koordinazio Mahaiak (Pasaia, Lezo, Errenteria eta Oiartzun) antolatu eta bultzatu du. 

Izena emateko epea zabalik dago.

Jarduera bakoitzari buruzko informazio zehatza eskuratzeko, alboan eskuragarri dagoen esku-orria eta adierazten diren telefonoak erabil daitezke.

Guztira, 35 jarduera baino gehiago eskaintzen dira 3 eta 18 urte bitarteko haurrentzat. 
Pasaiako jardueretan izena emateko sakatu botoia, formularioa bete eta prozesuan emandako argibideak jarraitu.

IZENA EMAN

Piraguen eta Stand Up Paddleen alokairua denentzat irekia Donibanen.

Lehen aipatutako itsasoko jarduerak indartzeko apustuaren adibide garbia da Pasaiako Udalak Donibaneko kirolgunean duen piraguen eta Paddel Board-eko taulen alokairu-zerbitzua (Udako Kirol Kanpainako esku-orrian jasotzen da). Alokairuari buruzko informazioa Donibaneko kiroldegian eskura daiteke: 943345371. Zerbitzua garaiz eskatzeko gomendioa egiten da, udan eskaera handia izaten baita.

Banakako zein binakako piraguak aloka daitezke, ordubeterako edota egun osorako. Halaber, uda osorako bonua ere egin daiteke. Zerbitzu berri hori aukera ezin hobea da, badia eta kostaldea ezagutuz, egun pasa ahaztezinak egiteko. Horrelako ontzietan irteera gidatuak egin nahi izanez gero, Donibaneko kirolgunean har liteke zerbitzua, aldez aurretik erreserba eginda