Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/03/04
Trintxerpe Poetikoa antolatu da, poesia errezitaldi irekia
Martxoaren 12an liburutegian
Poesiaren eguna gerturatzen ari denez (martxoak 21), Pasaiako Udalak “Trintxerpe Poetikoa” izeneko ekimena antolatu du: poesia errezitaldi irekia.
Martxoaren 12an izango da, 18:30ean Trintxerpeko liburutegian. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.
Norberaren edo beste autore batzuen poesia errezitatzeko gunea izango da. Ekitaldian ez dira musika eta dantza faltako.
Udalak pasaitar guztiak ekitaldira gonbidatzen ditu. Nahi duen orok parte har dezake bere aletxoa jarriz, ikusle zein parte-hartzaile moduan. Informazio osagarria lortzeko, liburutegiak@pasaia.net helbide elektronikora idatz daiteke.
Poesiaren sugarra, herriaren indarra.







