Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/05/23

Meipiko jaiak direla eta, trafiko aldaketak Donibanen

Maiatzaren 23tik 25era

Maiatzaren 23, 24 eta 25ean Meipiko jaiak ospatuko dira. Hori dela eta, maiatzaren 23ko 16:00etatik maiatzaren 25eko 00:00etara Lezobidea kalea moztuko da Meipiko biribilgunearen parean.

Hori dela eta, Donibane kalera eta Bizkaia plazara sartzeko, Larrabide errepidetik, eta San Roke eta Juan XXIII kaleetatik sartu beharko da. Irten, berriz, Bordalaborda kaletik irten beharko da.

Halaber, egun horietan autobusak Meipiko biribilgunean emango du buelta.