Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/02/12

Inauteriek trafiko aldaketak eragingo dituzte Antxon, Donibanen eta San Pedron

Otsailaren 14an ospatuko dira 3 barrutitan

Inauteriak asteburu honetan iritsiko dira Pasaiara. Trintxerpe izan ezik (datorren astean izango dira) herriko beste 3 barrutiak prest daude konpartsa eta mozorroez gozatzeko.

Ohikoa den bezala, jaiak ospatzeko trafiko aldaketa batzuk egin behar ditu Pasaiako Udalak:

ANTXO

Otsailaren 14an aldizkako mozketak izango dira zenbait ekimen egiteko:

  • 13:00etan karroza lehiaketa: Gure Zumarditik hasiko da, Axular plazara joango da eta Mimos tabernan amaituko da.
  • 17:30ean karropoteoa Ibaiondotik hasita. Ibilbidea: Mimos taberna, Hamarretxeta kalea, Blas de Lezo, Eskalantegi, Kamio taberna eta Axular plaza.

DONIBANE

  • Alde batetik, Donibane kalea itxi egingo da otsailaren 14an 10:00etatik 19:00etara.
  • Bestetik, Lezobidea kalea ere itxi egingo da otsailaren 14ko 10:00etatik otsailaren 15eko 06:00etara. Hori dela eta, autobusek Meipiko biribilgunean egingo dute lehen eta azken geldialdia, oinezkoen eta erabiltzaileen segurtasuna bermatu ahal izateko. Hortaz, San Roke 1eko eta Juan XXIII-ko geralekuak zerbitzutik kanpo geratuko dira.

SAN PEDRO

  • Otsailaren 14an, 12:30-13:30 bitartean, Lamiak dantza taldeak kalejira egingo du. Hori dela eta, aldizkako trafiko mozketak egongo dira Herriko plazan, Markina Ingeniariaren kalean eta Pasaman Alargunaren kalean. Kalejiraren ibilbidea hau izango da: Frontoian hasi eta Arraunlari kalea, Torreatze, Kale zaharra eta frontoian amaituko da.
  • 19:30-20:30 bitartean txarangarekin beste kalejira bat egingo denez, aldizkako trafiko mozketak izango dira kalejiraren ibilbidean. Kalejirak ibilbide bera izango du: frontoian hasi eta Arraunlari kalea, Torreatze, Kale zaharra eta frontoian amaituko da.