Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2019/05/08
Umorezko antzerkia familian “Tomaxen Abenturak” taldearen eskutik: “AZKEN BALEA” (estreinaldia)
Donibanen, maiatzaren 12an
- Donibaneko Kulturgunean: Juanba Berasategi aretoa
- Maiatzaren 12an, 18:00etan
- Prezioa: 3€
- Aurresalmenta: https://www.eventbrite.es/e/entradas-azken-balea-antzerkia-familian-tomaxen-abenturak-estreinaldia-59428454106
- Sarrerak takillan 17:00etatik aurrera
- 4 urtetik aurrera
Sinopsia:
Muxi eta Tomax hondartzara joan dira. Tomax jolasten ari den bitartean Muxik egunkarian azken euskal balea geratzen dela irakurriko du. Kostata baina Muxik Tomax konbentzituko du azken bale hori lagundu beharko dutela. Aitonaren baporea hartu eta Kanadara joango dira. Han plastiko eta kutsadurarengatik arriskuan dagoen azken balea salbatzen ahaleginduko dira.
Gure lan guztiak bezala, umorea, magia, kantak eta jolasak zipriztindutako lana.







