Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/07/10
Tamaina handiko hondakinak botatzeko bi gune berri ezarri dira Donibanen
Bordalaborda eta San Roke kaleetan ezarri dira

Pasaiako Udalak tamaina handiko hondakinak botatzeko bi gune berri ezarri ditu Donibanen.
Zehazki, Bordalabordako 5. zenbakian eta San Roke kaleko 6-8 zenbakien inguruan ezarri dira.
Bi gune horiek gehituta, guztira 6 gune daude barrutian tamaina handiko hondakinak botatzeko:
-Bizkaia plazan.
-Juan XXIII kaleko 5. zenbakian.
-Lezo Bideko 11. zenbakian.
-Bordalabordako 10. zenbakian.
Tamaina handiko hondakinak uzteko ordutegia honako hau da:
Asteazkenetan (jai bezperetan izan ezik).
-Apirilaren 1etik irailaren 30era (20:00 – 23:00).
-Urriaren 1etik martxoaren 31ra (18.30-23:00).
Gune horiek egokiak dira aulkiak, tamaina handiko elektratresnak, koltxoiak eta halakoak uzteko. Gogorarazten da gurpilak, paletak, margoak eta antzerako hondakinak garbigunera eraman behar direla edo tamainak ahalbidetzen badu, hiri-garbigunera.







