Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/10/08
Suhiltzaileek simulakroa egingo dute urriaren 13an Donibanen
Donibane kalea trafikoari moztuta izango da 09:00etatik 11:00ak arte
Pasaiako Udalak jakinarazi du datorren urriaren 13an, asteartea, Irungo Suhiltzaileek simulakro bat egingo dutela Pasai Donibaneko Santiago plazan, prozedura berri bat martxan jartzeko helburuarekin.
Jarduketa behar bezala eta segurtasunez gauzatu ahal izateko, Pasaiako Udaltzaingoaren laguntza izango dute suhiltzaileek, bereziki trafikoari eta bestelako segurtasun-kontuei dagokienez.
Simulakroa 09:00etatik 11:00etara egingo da, eta tarte horretan Donibane kaleko trafikoa semaforotik aurrera moztuta egongo da. Neurria simulakroa segurtasun-baldintza egokietan garatu ahal izateko hartuko da.
Pasaiako Udalak herritarren ulermena eta lankidetza eskertu ditu, eta aldi baterako eragozpenak sor daitezkeenez, barkamena eskatu du aldez aurretik.
Informazio gehiago behar duten herritarrak Pasaiako Udaltzaingoarekin harremanetan jar daitezke, 943 00 43 00 telefono-zenbakira deituta.








