Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/09/12
2025eko San Fermin Txikietako haurren kartel lehiaketan parte hartu!
Lanak aurkezteko epea irailaren 16an amaituko da

San Fermin Txiki jaiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan da.
OINARRIAK
- Pasaian jaio edo/eta bizi den 10 eta 14 urte bitarteko edonork har dezake parte.
- Lanak DIN-A3 neurrian aurkeztu behar dira. Edozein modalitate artistiko erabil daiteke, eta kartelean esaldi hau agertuko da: "San Fermin txiki jaiak 2025-Pasai Antxo. Irailaren 26tik 28ra". Ez da egilearen sinadura edo bestelako zehaztasunik agertuko. Kartelarekin batera, kartazal itxi bat aurkeztuko da, eta barruan egilearen izen-deiturak, helbidea eta telefonoa sartu behar dira.
- Originalak irailaren 16a baino lehen aurkeztu behar dira ondorengo lekuetan:
- Pasai Antxoko HAZeko bulegoan (Herritarren Arreta Zerbitzua), Hamarretxeta 24.
- Pasai Antxoko liburutegian.
- Jai Batzordeak kartel irabazlea aukeratuko du, eta saria hutsik uzteko gaitasuna izango du.
- Sariak hauek izango dira:
1. – 60 eurotako sorta artistikoa
2. - 30 eurotako sorta artistikoa
3. - 20 eurotako sorta artistikoa
- Saritutako lana Jai Batzordearen jabetzapean geldituko da. Sarituak izan ez diren lanen egileek Kultura eta Hezkuntza Sailean jaso ahal izango dituzte beren lanak.
Animatu eta parte hartu!






