Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/11/04
San Juan ontziaren uretaratzea: Gomendioak eta dispositibo berezia
Garraio publikoa erabiltzeko eskatzen zaie bisitariei
Albaola Itsas Kultur Faktoriak azaroaren 7an, 17:00etan, Pasaiako badian, San Juan itsasontzia uretaratuko duenez, Pasaiako Udalak hainbat gomendio eta neurri bereziren berri eman nahi die herritarrei, ekitaldia behar bezala garatuko dela eta bertaratuko diren pertsona guztien segurtasuna bermatzeko.
Aurreikusten den publiko biltze handia dela eta, Udalak bisitariei dei egiten die ibilgailu pribatuan ez etortzeko. Pasaiak ez du aparkaleku nahikorik, eta ez da aparkaleku gehigarririk jarriko ekitaldia dela eta. Hori dela eta, garraio publikoa erabiltzea eskatzen da, Pasaiak konexio onak ditu, bai trenez, bai autobusez, eta, gainera, beste mugikortasun-baliabide iraunkor batzuk erabiltzeko aukera ematen du.
San Pedroko Arraunlari kalea (kaiko gunea) itxita egongo da 13:00etatik ekitaldia amaitu arte. Aldi horretan, bertakoei bakarrik utziko zaie sartzen, ibilgailuen zirkulazioa bideragarria eta segurua den kasuetan bakarrik. Torreatzeko eremua erabat itxita egongo da (ibilgailuak sartzeko zein irteteko) ekitaldia amaitu arte.
Era berean, Donibane kaleko semaforoa emergentzia-fasean aktibatuko da eta debekatua egongo dira botadurak irauten duen bitarteko ibilgailuen sartu-irtenak (gutxi gora behera 13:00etatik ekitaldia amaitu arte arte).
Jardunaldia behar bezala egiten dela bermatzeko, lurreko segurtasunerako dispositibo berezi bat ezarri da Pasaiako Udaltzaingoarekin, Ertzaintzarekin eta Babes Zibilarekin lankidetzan, bai eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatearen (UVR) eta Gurutze Gorriaren artean koordinatutako ur-dispositibo bat ere.
Ekitaldiak, gainera, osasun-laguntza izango du, bai San Pedron (Kalparra), bai Donibanen (Hiltegia), edozein gorabeherari aurre egiteko prest.
Amaitzeko, herritar zein bisitariei gogorarazi nahi zaie botadura bitartean eta, segurtasunagatik, erabat debekatua egongo dela Kalparra, Santiago plaza zein kirol-kaiari dagozkion ontziralekuak erabiltzea eta, gainera, jolas- eta kirol-nabigazioa mugatuta egongo direla.
Pasaiako Udalak herritarren laguntza eskertu du eta, edozein gorabeheraren aurrean, larrialdi-zerbitzuekin lehenbailehen harremanetan jarri behar dela gogorarazi du:
- Udaltzaingoa: 943 00 43 00
- SOS Deiak: 112







