Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/09/24

Donibaneko Ontziola taberna-jatetxearen kudeaketa lizitaziora atera da

Interesdunek lizitazioaren baldintza guztiak kontsulta ditzakete jada

Donibaneko Hirugarren Adinekoen zentro sozialeko taberna-jatetxearen (Ontziola) kudeaketa lizitaziora atera da, eta interesa duten pertsonek edo enpresek dagozkien proposamenak aurkez ditzakete jada.

Taberna-jatetxeak 115 metro koadro inguruko barruko espazioa eta 36 metro koadro inguruko terraza ditu, eta sukaldea, barra eta jangela ekipatuta daude.

Zerbitzuaren barruan, 65 urtetik gorakoek, pentsiodunek eta jubilatuek prezio bereziak izango dituzte. Prezio horiek Udalak ezarriko ditu, eta Pasaia osoko kolektibo horiei aplikatuko zaizkie.

Taberna-jatetxeak urteko egun gehienetan egon beharko du zabalik, gutxienez 11:00etatik 20:00etara, eta zerbitzua gutxienez bi pertsonak eman beharko dute, bata sukaldeaz eta bestea tabernako eta bezeroentzako arretaz arduratuta.

Interesa dutenek lizitazioaren baldintza guztiak eta aurkezteko modua Pasaiako Udalaren webguneko kontratatzailearen profilean kontsultatu ahal izango dituzte. Telefono bidezko informazioa ere eska daiteke 943 34 40 34 telefonora deituta (luzapena 932) edo e-maila bidalita: kudeaketa@pasaia.net​​​​​​​  helbidera.