Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/12/19

Olentzero eta Mari Domingiren zain Pasaian

Abenduaren 24an, 4 barrutietan

Olentzero eta Mari Domingiren zain daude Pasaitarrak. Urtero bezala, Pasaiako 4 barrutietan izango dira, haurren eskutitzak jaso, argazkiak atera eta elkarrekin kantatu eta dantza egiteko.

Herriko elkarte eta jai batzordeek ondorengo egitarauak antolatu dituzte:

ANTXO:

11:15 – Kalejira, Alkartasunak antolatuta. Usoz kanpatik irtengo da; ondoren, Hamarretxeta kalea, Blas de Lezo, Eskalantegi kalea, Oarso kalea, Hamarretxeta kalea eta Ibaiondo plazan amaituko da. (Eguraldi txarra egiten badu, Ibaiondoko frontoian egingo da).

18:30 – Kalejira, Basarik antolatuta. - Hamarretxetan hasiko da (ikastola ondoan); ondoren, Hamarretxeta kalea, Blas de Lezo, Maiatzaren lehena, Eskalantegi eta Gure Zumardian amaituko da.
 
Bi ekimen horiek Antxoko Jai Batzordearen babesarekin antolatu dira.

DONIBANE:

18:00 – Olentzero eta Mari Domingi Meipitik aterako dira. Ondoren, Lezo bide, Bizkaia plaza, Donibane kalea eta amaiera Santiago plazan.

Donibaneko Jai Batzordeak antolatuta.

TRINTXERPE:

17:00 – Trintxerpeko Jai Batzordeak eta Illumbe musika elkarteak antolatutako ekitaldia Gernika plazan hasiko da. Olentzero eta Mari Domingik azokan egingo dute gutunen harrera.

19:00etan kalejira: Euskadi etorbidetik aterako dira; ondoren, Jaizkibel kalea, Azkueneko parkea, Azkuene kalea, Euskadi etorbidea, Gernika plaza, Gudari plaza eta amaiera Serafin Esnaolan.

SAN PEDRO:

18:00 – Kalejira, San Pedroko Jai Batzordeak antolatuta. Morales Oliver plazan hasiko da; ondoren, Arraunlari kalea, Torrea, Kale Zaharra, eta amaiera Herriko plazan. Eguraldi txarra egiten badu, Proisako eremuan izango da ekitaldia.

Etor zaitezte egun magiko hau elkarrekin gozatzera!