Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/12/23
2026ean egingo diren odol-ateratzeen egutegia
Pasaian odola emateko aukera izango da hilabetero behin, gutxienez

Pasaiako Udalak Euskadiko Odol Emaileen elkarteko egitaraua argitaratu nahi du, herritarrek eskura izan dezaten.
Hala, hilero barruti batean, gutxienez, odola emateko aukera izango dute pasaitarrek.

Odol-ateratzeak egiteko lekua eta ordua:

- Antxo: Anbulategian, 16:30etik 20:30era.
- Donibane: Jubilatuen elkartean, 16:30etik 20:30era.
- Trintxerpe-San Pedro: Goyeneche Fundazioko garagunean (Arrandegi kalea,7) 16:30etik 20:30era.






