Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/05/20
Udal Musika eta Dantza Eskolan 2025/2026 ikasturtean ikasketak egiten dituzten ikasleei zuzendutako dirulaguntza deialdia
Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 8an amaituko da

Irekita dago Juanje Neira Pasaiako Udal Musika eta Dantza Eskolan ikasketak egiten dituzten Pasaiako ikasleentzako dirulaguntza eskatzeko epea, (dantza, musika-proiektuak, konboa bigarren ikasketa bezala edota talde instrumentala edo korala bakarrik egiten dituztenak izan ezik). Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 8an amaituko da.
Eskaerak Juanje Neira Pasaiako Udal Musika eta Dantza Eskolako bulegoan aurkeztuko dira, bertan eskuragarri dagoen inprimakiaren bitartez.
Eskaerarekin batera aurkeztuko da:
- Asistentzia eta aprobetxamendu akademikoa adierazten duen Musika Eskolako txostena.
- Kontu korrentearen titulartasuna egiaztatzen duen banku edo aurrezki-erakunde batek emandako agiria, laguntza hau eskatzen den lehenengo aldia bada edota kontu korrontearen baldintzak aldatu badira.
Eskatzaileek baldintza hauek bete behar dituzte:
- Pasaian erroldatuta egotea.
- Ikasketak Pasaiako egoitzetako batean egitea: Pasai Antxo, Pasai Donibane, Trintxerpe.
- Matrikularen zenbateko osoa adierazitako epeetan ordaindu izana.
- % 75eko bertaratzea ikasturtearen hasieratik apirilaren 30 arte.
- Klaseen aprobetxamendu positiboa egiaztatzea.
- Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.






