Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/09/10

Pasaiako Udal Musika eta Dantza Eskolako ikasleentzat dirulaguntzak 2024/2025

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 26an amaituko da

Pasaia Musikal Udal Musika Fundazioak, Juanje Neira Udal Musika eta Dantza Eskolan ikasten ari diren Pasaiako ikasleei 2024-2025 ikasturteko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du.

Onuradunak

Pasaian bizi diren eta Juanje Neira Pasaiako Udal Musika eta Dantza Eskolan ikasketak egiten dituzten ikasleak.

Eskaerak aurkezteko epea eta tokia

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, deialdiaren iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunetik hasita; hau da, irailaren 26a arte.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Baldintzak 

  • Pasaiako Udal Musika Eskolako egoitzetako batean egitea ikasketak.
  • Matrikularen zenbateko osoa adierazitako epeetan ordaindu izana.
  • Ikasketen aprobetxamendu positiboa ziurtatzea.
  • %75eko bertaratzea betetzea ikasturtearen hasieratik dirulaguntza izapidetu arte.

Deialdia

Zalantzak argitzeko, jarri harremanetan Musika Eskolako idazkaritzarekin: 943396085 / pm.idazkaritza@pasaia.net