Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/10/30
Illumbe Musika Eskolako txistulariek Behobia–Donostia lasterketa girotuko dute
Trintxerpen barrena kalejira egin ondoren, Eskalerillas inguruan joko dute, korrikalariak eta ikusleak animatzeko

Aurreko urteetan bezala, Illumbe Musika Eskolako txistulariek Behobia–Donostia lasterketa girotuko dute. Goizeko 10:30ean kalejira abiatuko dute Trintxerpen barrena, kaleak musikaz alaitzeko.
11:00ak eta 11:15 bitartean Eskalerillas ingurura iritsiko dira. Bertan, hainbat doinu joko dituzte, lasterketan parte hartzen ari diren korrikalariak eta ikusleak animatzeko. Goiza bertan emango dute, eta emanaldia 13:30ean amaitzea aurreikusten da.







