Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/05/15

Euritearen ondorioz luizia gertatu da San Pedron eta hainbat bizilagunei ostatu emango zaie

Segurtasun modura Morales Oliver eta Zamatete arteko errepidea ere itxi egin da

Azken orduetako euri-jasak direla eta, bart gauean luizia egon da San Pedron (Frontoiko Zumardia aldapan). Udalak aurretik hesitua zuen eremua, ezegonkor baitzegoen. 

Luiziak eraginda, Morales Oliverreko 8. eta 9. zenbakietako  eraikinak (Langa txiki eta Langa handi) hustu egin behar izan dira. Udaleko Gizarte Zerbitzuen eta Aldundiaren laguntzaz, ostatu emango zaie eraikin horietako bizilagunei, ez baita segurua, momentuz, bertan bizitzea.

Ez da kalte pertsonalik izan eta kalte materialak  zuhaitzetan eta errepidean izan dira. Teo Alberro Pasaiako alkatea eremura gerturatu da goizeko lehen orduan Hirigintzako teknikariekin batera.

Udalak mantentze- eta egonkortze-lanak hasiko ditu, baina hauek amaitzeko ez da eperik finkatu oraindik. Izan ere, makineria sartzeko eremu zaila da.

Kalea itxita

Segurtasuna bermatzeko, Morales Oliver eta Zamatete arteko kalea itxi egin da eta ezin da bertatik pasa, ezta bertan aparkatu ere.