Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/09/05
Pasaiako udal ludotekak ezagutu eta izena eman!
Matrikulazio epea irailaren 10etik 26ra bitarte izango da eta 4-12 urteko haurrentzako da eskaintza
Pasaiako Trintxerpe-San Pedro, Antxo eta Donibaneko udal ludoteken 2025-2026 ikasturteko izen-emate epea zabalik izango da irailaren 10etik 26era arte.
“Eskaintza 4-12 urte bitarteko haurrentzako zabalduko da. Gure ustez, ludotekak esparru paregabea dira, eskola orduetatik kanpo primeran pasatzeko, euskaraz bizitzeko, sozializaziorako eta integraziorako. Gaur egun, Pasaiako familia askok gozatzen dute arratsaldero Pasaiako udal ludotekek duten eskaintzaz” adierazi du Julen Rodriguezek, Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Saileko zinegotziak.
Aldi berean, udal ludoteken helburuen artean dago haurrek euskara praktikan jartzea, eta, era berean, aberastea.
Izen-ematea
Izena eman nahi dutenek 58,98 €-ko kuota ordaindu beharko dute eta telefonoz edo posta elektronikoz eska daiteke informazioa.
Gainera, udal ludoteken egoitzak zuzenean ezagutu nahi izatekotan, bertara hurbildu edo zerbitzuarekin harremanetan jartzea besterik ez dute.
Informazio osagarria:
- Trintxerpe-San Pedroko udal ludoteka: Espinosa de los Monteros,z/g. trintxerpesanpedroludoteka@gmail.com. Tel: 943392510
- Donibaneko udal ludoteka: J.J. Otaegi plaza, z/g. donibaneludoteka@gmail.com – Tel. 943344328.
- Antxoko udal ludoteka: Eskalantegi 45 antxoludoteka@gmail.com – Tel: 943248514.








