Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/09/12
LGTBIQ+ Bizitzak diagnostikoaren aurkezpena egingo da Pasaian
Irailaren 19an, 18:30ean, Donibaneko Juanba Berasategin
Udalak Pasaiako LGTBIQ+ errealitateen erradiografia eta neurrien diseinuan oinarritutako diagnostikoa aurkeztuko dio herriari irailaren 19an. Hitzordua 18:30ean izango da, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
Eihera Kooperatibarekin lankidetzan azken urtean egin da diagnostiko hau. Pasaiako LGTBIQ+ pertsonen egoeraren benetako erradiografia lortzeko asmoz, ikerketa-lan sakon bati ekin zitzaion, eta bertan inkestak eta elkarrizketak egin zaizkie LGTBIQ+ kolektiboko pertsonei, Pasaiako elkarte-ehunari (elkarte feministak, kulturalak, kirol-elkarteak, etab.), Udaleko langileei eta beste eragile batzuei. Prozesua eta emaitzak herriari aurkezteko unea iritsi da.
Aurkezpen ekitaldian Teo Alberro (Pasaiako alkatea), Laura Ré (Berdintasun zinegotzia), Eihera kooperatibako ordezkariak eta diagnostikoan parte hartu duten bizilagunak izango dira. Doako sarrera izango da eta pasaitar guztiak gonbidatuak daude diagnostikoaren nondik norakoak gertutik ezagutzera. Aurkezpena ondoren, bertso-poteoa antolatu da barrutian zehar, bertan, Maialen Lujanbio eta Eli Pagola bertsolariak izango direlarik.








