Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/06/18
Lan eskaintza: Pasaiako Udaleko garbiketako arduradun plaza
Lan poltsa bat osatuko da prozesuan eta Lanbiden eman behar da izena
LANBIDEren bidezko deialdia argitaratu du udalak, Pasaiako Udaleko garbiketako arduradun plaza bat aldi baterako betetzeko, hutsik dagoelako. Aipatu beharra dago garbiketako arduradun lanpostua Pasaiako Udalaren LEPean eskainiko dela, eta aldi baterako estaldura hori plaza behin betiko betetzean amaituko dela.
Eskaerak aurkezteko modua eta epea
Deialdi honetan parte hartzeko, interesdunek LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzu Publikora
bidali beharko dituzte hautagaitzak, eta zerbitzu horrek egingo du hautagaien aurre-hautaketa.
Lan poltsa
Prozesuan aldi baterako beharrizan bat betetzeko garbiketa arduradunen lan-poltsa bat sortuko da.






