Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/10/20
San Pedrok diseinuzko autoen eta auto esklusiboen erakusketa hartuko du
50 auto inguru ikusi ahal izango dira urriaren 25 eta 26an

Urriaren 25 eta 26an, Pasaia motorrarekin lotutako ikuskizunen epizentroa izango da. Udalerriak ekitaldi berritzaile baten aldeko apustua egingo du, non automobila izango den protagonista nagusia, aldatutako autoen azken diseinu eta modeloen erakusketarekin. Sweetmeet elkartearen ekimena da, eta Pasaiako Udalaren laguntza du.
Aitor Brion Kulturako eta Ondareko zinegotziak adierazi duenez, "tamaina handiko kultura- eta auto-ekitaldia izango da; Pasaiarentzat benetan esanguratsua. 50 ibilgailu "tuneatu" inguru ikusi ahal izango dituzte pasaitarrek nahiz bisitariek ekimenari esker. Erakusketa honek San Pedrora erakarriko ditu motorraren zaleak, eta baita jakin-mina duten pertsonak ere. Eta guztiek aukera izango dute giroaz eta ibilgailuen erakusketaz gozatzeko".
Bestalde, Miguel Mari Torrea San Pedroko alkateordearen esanetan, “San Pedroko lonja erakustoki bikaina da halako hitzordu baterako. Zale eta bisitariak erakarriko ditu herrira, eta ohartarazi behar diegu garraio publikoa erabiliz hurbil daitezen, aparkatzeko zailtasunak izango baitituzte bestela herrian, autoz hurbilduz gero”.
Azkenik, Aitor Brion zinegotziak honako hau azpimarratu nahi izan du: "ekitaldi honek Pasaiako kultura- eta aisialdi-programazioa indartzen du, eta beste urrats bat da jarduera berritzaileen eta auzokideentzat eta bisitarientzat erakargarri diren jardueren aldeko apustuan. Motorraren zale guztiak eta publiko orokorra gonbidatzen ditugu hitzordu paregabe honetaz gozatzera".
Erakusketa larunbatean 10:00etatik 22:00etara eta igandean 10:00etatik 17:00etara egongo da ikusgai.
Igandean, 15:00etan, Sweetmeet elkarteak 4 sari banatuko dizkie erakusketako auto onenei. Ibilgailuen prestaketa eta ibilgailuetan egindako lanak baloratuko dira.
Argazkian: Aitor Brion Kultura eta Ondare zinegotzia, Miguel Mari Torrea San Pedroko alkateordea, Sweetmeet elkarteko Joana Bulman, Jon Santamaría, Alberto Bulman eta Egoitz Gomez.






