Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/03/18
Oarsoaldeako Kontsumo Bulegoak iazko erreklamazioen %70 ebatzi ditu
2025ean 1.048 kontsultari erantzun zion bulegoak eta 227 erreklamazio izapidetu zituen

Martxoaren 15ean Kontsumitzaileen Eskubideen Munduko Eguna ospatu da. Hori dela eta, Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak bere iazko jarduerari buruzko datu garrantzitsuenak eman ditu ezagutzera.
2025ean 1.048 kontsultari erantzun zien eta 227 erreklamazio izapidetu zituen.
Gehien erreklamatutako sektoreak, beti bezala, telefonia eta energia izan ziren, eta online erosketekin lotutako erreklamazioen gorakada nabarmena nabaritzen ari dira.
Iaz izapidetu zituzten 227 erreklamazioetatik 159 erreklamazioen emaitza erreklamatzailearen aldekoa izan zen, hau da, ebatzitako erreklamazioen %70.
Kontsumo Bulegoan egiten diren izapideak administrazio-bidean egiten dira, eta horrek esan nahi du borondatezkoa eta adiskidetsua dela. Hori kontuan hartuta, ebatzitako erreklamazioen %70 nabarmendu beharreko datua da, eta agerian uzten du bulegoan egiten diren izapideen eraginkortasuna.
Informazio gehiago:
Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoa
943 510 111
Arreta ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00-14:00







