Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/01/15
Pasaiako zein kirolari edo elkarte sarituko zenituzke?
Kirol Galan omenduko dituzten kirolari eta taldeen proposamenak jasotzeko aukera zabaldu da

Urtero bezala, Pasaiako Udalak iazko kirolari edo kirol talde onenak edo lorpen garrantzitsuak edo ibilbide oparoa izan dutenak omenduko ditu Kirol Gala batean.
Kirol elkarteek beraien proposamenak landu dituzte azken hilabeteetan, baina herritarrek ere beraien hautagaitzak proposatzeko aukera izango dute datozen egunetan.
Horretarako, beraien iritziz omentzea merezi duten kirolari edo kirol taldeen izenen proposamena helbide elektronikoz bidali beharko dute, kirolak@pasaia.net-era.
Proposamenak jasotzeko epea urtarrilaren 22an amaituko da.
Kirol Galaren data eta xehetasunak laster argitaratuko ditu Udalak.






