Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/02/02

Kimaketa-lanen ondorioz, Azkuene eta Ulia kaleetako eremu bat itxi egingo da

Otsailaren 3an, 10:00etatik 13:00etara bitarte

Azkuene eta Ulia kaleen arteko bihurgunean egin behar diren kimaketa-lan batzuen ondorioz, eremua itxi egingo da otsailaren 3an. Lanek 3 orduko aurreikuspena dute, 10:00-13:00 bitarte.

Denbora tarte horretan autobusa bakarrik igaroko da eremu horretatik eta kotxeak desbideratu egingo dira: Azkuene 32-40 kalea bi norabideetakoa izango da eta Ulia etorbideko 2-22 eremua ere bi norabideetakoa izango da, soilik bizilagunentzat.