Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/11/13

Euskarazko mahai jokoak ezagutzeko tailerra antolatu du Bokalek

Ekimena azaroaren 22an izango da, Antxon

Bokale Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeko Familia bidezko euskararen transmisioa lan-mahaiak euskarazko mahai jokoak ezagutu eta probatzeko Jolas Molaz tailerra egitea erabaki du.

Doakoa izango da eta 2017-2022 urte artean jaiotakoek (3-8 urte) parte hartu ahal izango dute, betiere, guraso baten laguntzarekin. Tailerrean aukera izango da euskarazko jokoak ezagutzeko, probatzeko, eta horiekin jolasten ikasteko. Hainbat eratako jokoak izango dira: kooperatiboak nahiz konpetitiboak.

Tailerra euskaraz izango da, baina euskaraz ulertzen ez duten gurasoek ere parte har dezakete; bitartekoak jarriko baitira horien ulermena bermatzeko.

Saioa Antxoko Kultur Etxean izango da azaroaren 22an 10:30etik 12:30era. Izena emateko azken eguna azaroaren 20a izango da.

Haur bakoitzak guraso baten laguntza beharko du saioan parte hartzeko. Haur bakoitzeko izen-emate bat egin beharko dute haurrekin joango diren gurasoek ondorengo galdetegian.

IZENA EMAN