Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/09/10

Abian da Pasaiako Jabetze Eskolaren neguko programa

Izena emateko epea zabalik izango da irailaren 14tik 24ra arte

Pasaiako Udaleko Berdintasun Sailak Pasaiako Jabetze Eskolaren neguko ikasturteko programa aurkeztu du. Izen-ematea irailaren 14an zabalduko da eta 24ra bitarte, biak barne, egongo da zabalik.

Jabetze Eskolaren helburua emakumeen ahalduntzea eta autonomia sustatzea da, norberaren gorputza, emozioak, pentsamendua eta sormena lantzeko guneak eskainiz. Horretarako, askotariko prestakuntza eta topaketa proposamenak antolatzen ditu, emakumeek elkarrekin ikasteko, esperientziak partekatzeko eta beren gaitasunak indartzeko espazioak sortuz.

Neguko programazioak zazpi jarduera berri dakartza, euskaraz, gaztelaniaz zein ele bitan, eta Pasaiako hainbat barrutitan eskainiko dira. Proposamenek askotariko gaiak jorratuko dituzte: ongizate emozionala, pentsamendu kritikoa, sormena, dolua, gorputza eta indar fisikoa, emozioen kudeaketa eta ahalduntze pertsonala.

Jarduera berriak

  • Neure buruarekin adiskidetzen. Gure buruarekin konektatu eta gure barne mundua esploratzen ikasiko dugu.
  • Filofeministak: Filosofo errepublikazaleak etxe bila erbestean. Marisa Hurtado Caballero. Erbesteari buruzko gogoetatik abiatuta, emakume pentsalarien ekarpenak aztertu eta hausnarketarako teknikak ikasiko ditugu.
  • Sormenezko idazketan hasteko tailerra. Autore ospetsuen lanak adibide hartuz, orri zuriaren beldurra desblokeatu eta idazten ikasiko dugu.
  • Doluaren tailerra: aldaketa igarotzea. Dolua egiten ari diren, edo bizitzaren garapenean edo zahartzaroan dauden emakumeen baliabideak indartuko ditugu.
  • Umorea, generoa eta emozioak. Emozio biologikoen eta emozio kulturalen inguruan hausnartuko dugu gorputz ariketen bitartez.
  • Indar fisikoa lantzeko saioak. Indarren entrenamenduaren oinarrizko printzipioak ezagutu eta praktikan jarriko ditugu.
  • Arnastu, bibratu eta kantatu. Gorputzaren eta arnasketaren bidez, eta taldean kantatuz,  konfiantza sendotuko dugu, beste espazio batzuetan segurtasunez jarduteko.

Jarraipena duten jarduerak

Bestalde, urte osoko talde eta guneetan parte hartzeko izen-ematea berriro zabalduko da:

  • Mindfullnessa
  • Munduko emakumeen literatura
  • Zoru pelbikoa
  • Brikolajea eta konponketak
  • Jatorri askotariko emakumeen taldea: kulturarteko gunea
  • Indarkeriarik gabeko espazioa: autolaguntza taldea.
  • Ongi zaintzen eta maitatzen ikasteko taldea
  • Emakumeak korrikalari
  • Emakume palistak      

Izen-ematea

Izen-ematea doakoa eta nahitaezkoa da, eta haurtzaindegi-zerbitzua eskainiko zaio hala behar duenari, aldez aurretik eskatuta. Inskribatzeko epea irailaren 14tik 24ra arte egongo da zabalik (biak barne), eta bi modu daude izena emateko inprimakia aurkezteko:

Programa