Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/01/16
Irakurketa Klubaren urteko lehen saioa, urtarrilaren 21ean
F. Pasquelen Bosgarren Arima liburua izango dute aztergai
Irakurketa Klubak gogotsu hasiko du urtea. Hilero-hilero egingo dute saio bat; aurrez liburu bat irakurri, eta saioan elkarren artean landuko dute. Saioak barrutiz barruti mugitzen dira eta taldea irekia dago, literatura maitatzen duen oro dago gonbidatua.
Udal liburutegietatik jakinarazi dute 2026ko lehen bi saioen egunak aldatu egin direla. Behin betiko egitaraua hau da:
- Urtarrilak 21: Unai Elorriagaren F. Pasquelen Bosgarren Arima. 19:45ean Trintxerpeko liburutegian.
- Otsailak 6: Beñat Sarasolaren Coca Cola bat zurekin. 19:45ean San Pedroko liburutegian.
- Martxoak 9: Albert Camusen Arrotza. 19:45ean Trintxerpeko liburutegian.
- Apirilak 20: Joxean Agirreren Gizon barregarriak. 19:45ean San Pedroko liburutegian.
- Maiatzak 11: Uxue Alberdiren Hetero. 19:45ean Antxoko liburutegian.
- Ekainak 12: Asier Serranoren Euri gorriaren azpian. 19:45ean Trintxerpeko liburutegian.







