Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/02/17

Trintxerpeko inauteriak direla eta, aldaketak trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan

Inauteriak otsailaren 20tik 22ra egingo dira

Aurten ere, ohi bezala, inauteriak Antxon, Donibanen eta San Pedron ospatu ondoren, hurrengo asteburuan Trintxerpera iritsiko da mozorroen jaia.

Horregatik, otsailaren 20tik 22ra, aldaketak izango dira trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan. Gainera, kale batzuk moztea aurreikusten da.

Euskadi etorbidea itxita egongo da Correosetik Arrandegi kaleraino:

  • Otsailaren 20tik 23ra. Otsailaren 20tik (ostirala) aurrera itxiko da, 17:00etan, bi norabideetan. Egun horretan bertan, 08:00etan, ibilgailurik gabe egon behar du.
  • Otsailaren 23an (astelehena) zabalduko da berriz, kalea guztiz garbitu ondoren (9:00ak aldera).

Aldaketak Trintxerpe eta San Pedroko sarbideetan

Euskadi etorbidea itxita dagoen bitartean, Trintxerpeko eta San Pedroko sarrera- eta irteera-trafikoa goiko auzoetatik desbideratuko da. Zehazki, bide hauetatik:

  • Aingurako biribilgunetik San Pedrora joateko: Azkueneko bidegurutzetik sartu, Jaizkibel-Ulia etorbidea-Andonaegi-Arrandegi korridorea, Euskadi etorbidea, Esnabide.
  • San Pedrotik aingurako biribilgunera joateko: Esnabide kalea, Marinelen igoera, Gran Sol, Bordaenea eta Oiartzun (Andonaegi), Azkuene.

Larunbat eta igande arratsaldeko inauterietako desfiletan, 16:30etik 19:30era, ezin izango da Euskadi etorbidera sartu Arrandegi kaletik; beraz, Araneder kaletik kontrako norabidean irteteko baimena emango da (Gudari plaza inguratuz).

Zamalanak. Ordutegiak eta egokitutako guneak.

Euskadi etorbideko zamalanak honela egingo dira: Ostiralean, goizeko ordutegian eta ohiko lekuetan, eta larunbatean, 08:00etatik 10:30era, 31. zenbakiaren eta Arrandegi kaleko bidegurutzearen artean dagoen eremuan.

Aldaketak garraio publikoan:

Autobus zerbitzua

  • Ostiraleko 17:00etatik astelehen goizean Euskadi etorbidea ireki arte, kendu egingo dira Euskadi etorbideko autobus-geltokiak. Horien ordez, geralekuak jarriko dira Hospitalilloko kaian, Euskadi etorbidearen 45. zenbakiaren parean.
  • E07 eta E08 lineek beren ohiko ordutegian egingo dituzte bidaldi guztiak.
  • E09 lineak, berriz, San Pedrorako bidaia egingo du orduero.

Nolanahi ere, autobusak 20 minutuan behin iritsiko dira San Pedrora, eta erabiltzaileek hiru lineetako edozein hartu eta Bidebietako (San Pedro etorbidea 25) doako autobus-aldaketa egin ahal izango dute.

  • E7, E8 eta E9 lineetako geltokiak, Karmengo jaietan egin zen bezala, Hospitalilloko kaian egongo dira, Euskadi etorbideko 45. zenbakiaren parean.
  • E79 gaueko linea Biebietan hasi eta amaituko da (San Pedro etorbidea 25).

Hala ere, larunbatean eta igandean, goizeko lehen orduan, Euskadi etorbidean 10:30ak arte irekiko da trafikoa, autobusak igarotzeko, Donostiarako eta San Pedrorako norabideetan.

  • Dbus 38 lineak ibilbidea moztuko du. Beraz, Jaizkibel kaletik igoko da Andonaegiko biribilguneraino, eta Ulia etorbidetik itzuliko da. Gero, Azkuenetik jaitsi eta ohiko ibilbideari ekingo dio. Konpartsen desfileak egiten diren bitartean, aingurako biribilgunean emango du buelta, eta Pasai San Pedro etorbideko 25. zenbakian hasiko du ibilbidea.

Taxi-zerbitzua

Euskadi etorbideko 45. zenbakiko taxi-geltokia kendu egingo da larunbateko eta igandeko desfileetan. Horren ordez, taxi-geraleku bat jarriko da behin-behinean Hospitalilloko kaian, ohiko geralekuarekiko paraleloan. Aldaketa horren iraupena 16:30etik 20:00etara izango da, gutxi gorabehera.

Aldaketak aparkalekuetan

Otsailaren 20tik 22ra ezin izango da aparkatu Euskadi etorbidean, Pasai San Pedro etorbidean eta Esnabide kalean balizatutako eta seinaleztatutako eremuetan.

CIRIZAko aparkalekua: otsailaren 18tik martxoaren 1era.

Cirizako aparkalekua bi gunetan banatuko da:

  • 1. gunea: aparkalekuaren sarreratik hurbilen dagoena. S-T1 edo S-SP1 sektoreetan aparkatzeko txartela indarrean duten bertakoek bakarrik erabili ahal izango dute. Sarrera eta irteera Euskadi etorbidetik izango dira, ohiko sarbidetik.

Ordutegi honetan: Larunbatean eta igandean 16:30etik 19:30era ezingo da Cirizako aparkalekura sartu, ezta bertatik irten ere, egun horietako desfileen ondorioz. Beraz, bertan aparkatutako ibilgailuak ezin izango dira ordutegi horretan atera.

  • 2. gunea: Trintxerpeko kaitik hurbilen dagoena. Gune horretan barrakak jarriko dira otsailaren 18tik martxoaren 1era, biak barne.

Beraz, gune horrek ibilgailurik gabe egon beharko du otsailaren 18an (asteazkena) 8:00etan.
Martxoaren 2an, garbiketa-lanak egin ondoren, gune hori berriro egokituko da ibilgailuak aparkatzeko.
Hospitalilloko aparkalekuak ohiko erabilera eta ordutegiak izango ditu. Beraz, ostiral arratsaldeko 19:00etatik aurrera S-T1 edo S-SP1 txartelak dituzten bertakoentzat bakarrik izango da.

Gainera, Hospitalilloko portuko aparkalekuko hesia irekita egongo da otsailaren 19ko arratsaldetik (osteguna), otsailaren 22ko (igandea) 20:00etara. Halaber, eremu hori otsailaren 26ko (osteguna) arratsaldean hasi eta martxoaren 1eko (igandea) 20:00ak arte erabili ahal izango da.

Desfileak irauten duen bitartean, eta Euskadi etorbidea okupatuta dagoen bitartean, Hospitalilloko aparkalekuko sarrera eta irteera San Pedroko lonjako hesitik egingo dira.

Behin-behineko aparkalekua Rodolfon

Era berean, Rodolfo eraikin zaharra zegoen orubea aparkatzeko erabili ahal izango da otsailaren 18tik martxoaren 1era bitartean, S-T1 edo S-SP1 txartelak dituzten bertakoek aparkatzeko.

Inauterietan aparkaleku gutxi egongo denez, eta zirkulazio-arazoak saiheste aldera, Udalak Trintxerpera inauteriez gozatzera joan nahi dutenei eskatzen die garraio publikoan joan daitezen.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Udaltzaingora 943004300 telefonora.

INAUTERIEN EGITARAUA