Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/11/24
Ikuskak amaiera borobila izan du eta lan onenak saritu ditu itxiera-galan
Erabat bete da aretoa itxiera-galan eta beldurrezko eta umorezko gaueko saioetan

Azaroaren 22an amaiera eman zitzaion Ikuskaren 27. edizioari, Trintxerpeko Alkateordetzan egin ohi den itxiera-galarekin. 8 egunez, emakumearen ahalduntzeari, euskarari, kausa sozialei eta abarri eskainitako film laburrez gozatu ahal izan dute ikusleek.
Jendez gainezka zegoen aretoa, eta han zirenek batek bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten edizio honetako irabazleen izenak. Pasaiako Udalaren aldetik, Laura Ré Kulturako eta Ondareko zinegotzia, Iraitz Pazos Trintxerpeko alkateordea eta Aintzane Taberna Donibaneko alkateordea izan ziren.
2025eko palmaresa
- MINTZAGUN SARIA EUSKARAZKO FILM LABUR ONENARI
"ITURRALDE", Jon Martija Leunda zuzendariarena.
- EPAIMAHAI GAZTEAREN SARIA
"KOLERA", Jose Luis Lazaro zuzendariarena.
- ANIMAZIOZKO FILM LABUR ONENAREN SARIA
"EL FANTASMA DE LA QUINTA", James A. Castillo zuzendariarena.
- INTERPRETAZIO ONENAREN SARIA:
CRISTINA GARCÍA, Luis Eduardo Pérez Cuevas zuzendariaren "TROLEIG" film laburragatik.
- FILM LABUR ONENAREN SARIA:
"YOUR OWN BOSS", Álvaro Guzmán Bastida zuzendariarena.
- IKUSLEEN SARIA:
"FAUSTINO", German Mairen zuzendariarena.
Sariak eta ikusleen txaloak jaso ondoren, familiako argazkia atera zuten irabazleak.
Iraitz Pazosek esan duenez, "ospatzen duguna zinemaren, kulturaren eta sormenaren inguruan ia 3 hamarkadatan eraikitako zerbait da, komunitate bat sortu da.
IKUSKA ez da soilik film laburren erakustaldia. IKUSKA begirada bat da. Begirada kritikoa, artistikoa, askotarikoa eta, batez ere, partekatua. Aurten hemen ikusi ditugun 67 film laburrek mundua ikusteko modu ezberdinak erakutsi dizkigute: intimitatetik konpromiso sozialera, umoretik dokumentalera, isiltasunetik aldarrikapenera. IKUSKAk munduari leihoa irekitzen dio, baina baita gure barruari ere".
Bestalde, Kike Santiago Trintxer Kulturaleko ordezkariak adierazi duenez, "Ikuskaren 27. edizioak berretsi egin du Pasaiako Badiako Film Laburren Nazioarteko Erakustaldiak, IKUSKAk, nazioarteko film laburren sektorean ez ezik, publikoaren leialtasunean ere duen garrantzia. Publikoa ez da soilik bertakoa, baizik eta Oarsoaldea osokoa eta baita haragokoa ere. Edizio honetan Euskal Herriko beste leku batzuetatik eta baita Ingalaterratik eta Frantziatik ere etorri dira ikusleak, eta guretzat plazera izan da hori. Gaueko beldurrezko eta umorezko saioetan ikuslez beteta egon da aretoa, eta horrek film laburren urteroko festa bilakatzen du Ikuska.”
28. edizioko prestaketekin hasi direla adierazi dute Trintxer Kulturaletik.






