Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/05/15

60-80ko hamarkadetako Pasaiako ikastola klandestinoen argazkien bila dokumental baterako

Baten bat baldin baduzu, udal liburutegietara eraman dezakezu

Ikastolako ikaslea, gurasoa edo irakaslea izan zara? Zure laguntza behar dugu!

Pasaia eta Lezoko udalak, Euskal Herriko Ahotsak proiektuko kideen laguntzarekin, badiako ikastola txiki eta klandestinoei buruzko dokumentala ari dira prestatzen.

Proiektuan ikastola txiki guztien historia eta Pasaia-Lezo Lizeoa osatzeko nola batu ziren aztertzen da. Dokumentalerako elkarrizketa mordoa egin dituzte, baina material grafiko osagarria falta zaie testigantzei bizitasuna emateko. 

Horregatik, Pasaiako bizilagunei galdetu nahi diete ea garai horietako argazkirik baduten.

1960. urtetik 1979. urtera bitarteko argazkiak  behar dira: 

  • Antxoko ikastola: 1960-1976 
  • Donibaneko ikastola: 1965-1976 
  • San Pedroko ikastola: 1966-1976 
  • Trintxerpeko ikastola: 1967-1976 
  • Pasaia Lizeoko lehen urteetakoak: 1976-1979 (eraikinaren inaugurazio-egunera artekoak).

Argazkiren bat izanez gero, gerturatu udal liburutegi batera maiatzaren 20tik 27ra bitarte. Liburutegian argazkiak eskaneatuko dituzte momentuan bertan, gero bueltan eraman dezazuen.

Udalak eskerrak eman nahi ditu aldez aurretik laguntzagatik.